Politika -

Ekimena

‘Bakearen artisauek’ mobilizazioa antolatu dute Parisen abenduaren 16rako

Gainera, biktimei laguntzeko lantalde bat sortuko dutela iragarri dute bitartekariek.

'Bakearen artisauak'. Argazkia: EiTB
'Bakearen artisauak'. Argazkia: EiTB
'Bakearen artisauek' mobilizazio handia deitu dute Parisen abenduaren 16an

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakearen artisauekmobilizazio handi bat” antolatu dute Parisen abenduaren 16rako. Gainera, biktimei laguntzeko helburu duen lantalde bat sortuko dutela iragarri dute.

ETAk armak entregatu eta armagabetzea burutu zenetik hilabete baino gehiago igaro ondoren, bitartekariek bake prozesuarekin jarraitzeko egitasmo berriak aurkeztu dituzte astearte honetan Luhusoko udaletxean.

Abenduaren 16rako, elkarretaratzea antolatu dute Parisen, ‘Luhusuko taldea’ osatzen zuten kideak atxilotu eta urtebetera, dispertsioarekin eta euskal presoei gaur egun ezartzen zaizkien “salbuespen neurriekin” amaitzea eskatzeko.

“Beste urrats bat”

Mixel Berhokoirigoin bakearen artisauen bozeramaileak eta Anaiz Funosas Babe Bideko buruak egindako agerraldian, ETAren armagabetzea bake prozesuan aurrera egiteko beste urrats bat zela nabarmendu dute; ez etapa baten amaiera.

Prozesu hori desblokeatzeko eta aurrera egiteko, bi ekimen antolatu dituzte. Batetik, biktimei laguntzea helburu duen lantalde bat sortuko dute, eta, bestetik, “mobilizazio handia” egingo dute abenduaren 16an Parisen.

Biktimak

Abenduaren 16an Parisen izango den ekitaldi horretaz gain, biktima guztiei buruzko batzordea ere osatuko dute gai hori sakontzeko. “Ezinezkoa da bake prozesu honetan bizikidetza ardatz izatea biktimak ez badira kontuan hartzen eta ez bada gai horretan sakontzen. Eta 'biktimak' esaten dudanean 'biktima guztiak' esan nahi dut”, ziurtatu du Berhokoirigoinek.

Bestalde, Parisko eragile eta erakundeekin harremanetan jarraitzen dutela esan du bakearen artisauen bozeramaileak, eta Fronte Nazionala ez beste gainerako alderdi politiko guztiekin hitz egin dutela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Presoak bideoak ETA Albisteak Bakea Euskadin