Politika -

Kongresua

Justizia ministroarekiko konfiantza izaten jarraitzen duela dio Rajoyk

Justizia ministroa, Estatuko fiskal nagusia eta Ustelkeriaren aurkako fiskala ez dituela kargugabetuko azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidenteak.

Mariano Rajoy, Espainiako Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy, Espainiako Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy, Espainiako Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Catala Justizia ministroarekiko “konfiantza sendoa” izaten jarraitzen duela azpimarratu du asteazken honetan Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Halaber, babesa erakutsi die Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiari eta Manuel Moix Ustelkeriaren aurkako fiskalari. Izan ere, asteartean, horiek kargugabetzeko eskatu zioten Rajoyri oposizioko alderdiek.

Asteazken honetan, berriz, Espainiako Gobernuko presidenteak babesa adierazi die hirurei, eta ez dituela kargugabetuko azpimarratu du. Alabaina, “ustelkeriaren menpe bizi” dela leporatu dio Antonio Hernando sozialisten bozeramaileak. Gauzak horrela, Gurtel auziaren epaiketan bideokonferentzia alde batera  utzi eta aurrez aurre deklaratzea eskatu dio.

Halaber, Justizia ministroa eta bi fiskalak karguan jarraitzea “Justiziaren sinesgarritasuna” zalantzan jar ez dadin egokia ote den galdetu dio Hernandok Rajoyri. Ildo horretatik, ustelkeria kasuen aurrean Espainiako Gobernuak izandako jarrera dela eta azalpenak eskatu dizkio presidenteari.

Rajoyren esanetan, Espainiako Gobernuak lau helburu nagusi ditu ustelkeria kasuen kontra egiteko: aurre egin, kasua jarraitu, argitara atera (ustelkeria kasuak argitara emateko betebeharra duten langileen laguntzarekin), eta, azkenik, erantzule guztiak zigortu. Inoiz ez dela nahikoa aitortu du Rajoyk, vaina ustelkeriaren kontrako kontrola hovera egin duela nabarmendu du: “Kasu berriak argitara atera eta zigortzen dira”.

Ildo horretatik, inork ez zuela dimisioa emango bazekiela erantzun dio Hernandok, eta hirurek Rajoyren nahia betetzen dutela gaineratu du. Izan ere, alderdi horretan ustelkeria kasu gehiago daudela iradoki du.

Pantaila ahaztu ezazu”, esan dio Hernandok Espainiako Gobernuko presidenteari. Rajoyk ez dio eskaera horri erantzun nahi izan, eta PSOEren idazkari nagusi berria aukeratzeko igandean egingo dituzten barne-hauteskundeak aipatu ditu. Egun horretatik aurrera “(hautagai) batek irabazi eta besteak galdu ez dezan sozialistek merituak egiteari utzi” diezaioten espero duela erantzun dio.

Catalak sozialistei erantzun die

Bere lana “ardura” handiarekin betetzen duela ziurtatu du Rafael Catalak, eta sozialistei ez zaiela egia ezer axola leporatu die. Ildo horretatik, behin eta berriro gezur berdinak errepikatzen dituztela esan die. Hala, igande honetatik aurrera jarreraz aldatu dezatela espero duela esan du, “kea eta zarata atzean utzita”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika albisteak PP Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako Gobernua albisteak Espainia argazkiak Alderdi politikoak Ustezko ustelkeria politikoa Gaurko azken orduko albistea