Politika -

Auzitegi Nazionala

Velasco epaileak Lezo eta Punica auziak utziko ditu, mailaz igo dutelako

PPren ustelkeria kasuak ikertzen ari den magistratua Auzitegi Nazionaleko Apelazio Sala berrian arituko da aurrerantzean.

Auzitegi Nazionala.
Auzitegi Nazionala.
Auzitegi Nazionala.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Batzorde Iraunkorrak Eloy Velasco eta Enrique Lopez epaileak aukeratu ditu Auzitegi Nazionaleko Apelazio Sala berria zuzentzeko. Sala hori ekainaren 1ean hasiko da lanean eta Auzitegi Nazionalak emandako epaiak aztertuko ditu bigarren instantzian.

Beste 30 bat epailek bezala, Velascok nahiz Lopezek mailaz igotzea eskatu zuten.

Izendapena Espainiako Buletin Ofizialean argitaratzen denean, Velascok Instrukziozko Seigarren Epaitegi Nagusia utzi egin beharko du eta, ondorioz, Alderdi Popularreko kideak nahasita dauden Lezo eta Punica ustelkeria kasuen ikerketak albo batean lagako ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Albisteak Alderdi Popularra Albisteak Gipuzkoa Ustelkeria politikoa azken albisteak Eguneko albisteak Lezo albisteak