Politika -

Barne hauteskundeak

Mendia: 'Orain batasuna eta leialtasuna betebeharrak dira, ez aukerak'

PSE-EEren idazkari nagusiaren arabera, militante sozialistek "argi eta garbi" esan dute "zer-nolako etorkizuna eta lidergoa nahi duten PSOErentzat".

Idoia Mendia, PSE-EEren idazkari nagusia. EFE
Idoia Mendia, PSE-EEren idazkari nagusia. EFE
Idoia Mendiak dio leial izango direla Pedro Sanchezekin

0:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak PSOEren barne hauteskundeen ostean esan duenez, "batasuna eta leialtasuna betebeharrak dira, ez aukerak".

PSE-EEren zuzendaritzaren bilera amaitu ostean, agerraldia egin du Bilbon barne hauteskundeetako emaitzak aztertzeko. Militante sozialistak nabarmendu ditu Mendiak, "parte hartze masiboa" eta "Pedro Sanchezen emaitza bikaina" azpimarratzeaz gain. Militanteek "argi eta garbi" esan dute "zer-nolako etorkizuna eta lidergoa" nahi duten PSOErentzat.

"Batasun eta integrazio garai berri bat abiatu da sozialismo espainiarrarentzat. Banaketa ez ezik, azkenaldian izan ditugun istiluak gainditu behar ditugu, galdutako barne kohesioa eta anaitasuna berreskuratzeko", azaldu du.

Sanchezekin oraindik ezin izan duela hitz egin esan du Mendiak, "nahiz eta atzo gauean hainbat aldiz saiatu". "Euskal sozialistak idazkari nagusi berriaren esanetara gaude", gaineratu du.

Mendiaren aburuz, batasuna eta leialtasuna "bi noranzkoetan" egon behar da, eta "integrazioa ez da pertsona, izen edo abizen zehatz batzuen kontua, eguneroko jarduera, hitzaldi eta estrategien elkarlanarena baizik", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Sozialista Idoia Mendia albisteak Aldaketa PSOEn albisteak Gaurko azken ordukoa