Politika -

Katalunia

Erreferenduma nola galaraziko duen esateko eskatu dio Puigdemontek Rajoyri

Espainiako Gobernuak galdeketa galarazten ahalegindu arren, prozesua amaierara arte eraman eta ez duela iritziz aldatuko esan du Generalitatearen presidenteak.

Carles Puigdemont, Generalitatearen presidentea. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont, Generalitatearen presidentea. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont, Generalitatearen presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian egitekoa den independentziari buruzko erreferendumaren harira, azkenaldian Espainiako Gobernuak egindako adierazpenak kritikatu ditu Carles Puigdemont Generalitatearen presidenteak. Ildo horretatik, galdeketa galarazteko zer egingo duen azaltzeko exijitu dio Rajoyren Gobernuari, eta, “indarra” erabiliko ote duen argitzeko eskatu dio.

“Edozer gauza egiteko prest dagoela esateak zer esan nahi duen azaltzeko unea iritzi da. Indarra erabiltzeko prest al dago?”, esan du Puigdemontek Kataluniako Parlamentuan egindako osoko bilkuran. Dena dela, galdeketarekin bukaerara arte aurrera jarraituko duela ziurtatu du, eta edozer gauza gertatu arren ez duela iritziz aldatuko azpimarratu du.

Puigdemontek azaldu duenez, Rajoyren Gobernuak galdeketa galaraziko duela esan arren, ez du atzerapausorik emango. Hala, ezerk ere ez duela independentziarekiko duten jarrera aldatuko nabarmendu du, eta Espainiako Gobernuak independentziaren aldeko mugimendu guztiak “kriminalizatu” nahi dituela salatu du.

Gauzak horrela, prozesu soberanista galarazteko helburuarekin galdeketaari begira ematen ari dituzten urratsak kriminalizatzen saiatzen ari direla esan du Puigdemontek: “Aurkari politikoa kriminalizatzeko ahalegina gero etorriko den totalitarismoaren atarikoa da”.

Rajoyk ez ditu aurreikusitako neurriak iragarriko

Bestalde, independentziari buruzko erreferenduma galarazteko aurreikusi dituen neurriak ez dituela iragarriko erantzun dio Mariano Rajoyren Gobernuak Puigdemonti, Kataluniako Gobernuak “biktima bezala agertu eta babesa lortzeko erabili ez dezan”.

“Gai horrekin” lanean jarraitzen duela esan du Espainiako Gobernuak, eta Puigdemontek ematen dituen urratsen aurrean erabakiak hartuz joango dela aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Mariano Rajoy Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Alderdi politikoak berriak Gaurko azken orduko albistea Pere Aragonès albisteak Kataluniako prozesua zuzenean