Politika -

Polemika

Manuel Moix Ustelkeriaren kontrako fiskalak dimisioa eman du

Polemika izan da nagusi karguan eman dituen hiru hilabete eskasetan.

Manuel Moix Ustelkeriaren kontrako fiskalak dimisioa eman du

1:41

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dimisioa eman du azkenean Manuel Moix Ustelkeriaren kontrako fiskalak. Moixek kargua uzteko asmoa adierazi dio gaur Estatuko fiskal nagusiari, eta honek onartu egin dio. Nonbait, "arrazoi pertsonalak" direla eta hartu du erabakia.

87 egun eman ditu Moixek Ustelkeriaren kontrako Fiskaltza zuzentzen, eta polemika izan da nagusi kargu horretan jardunean egon den artean. Hainbat fiskalek esku-sartzeak salatu zituzten, eta Lezo operazioko atxiloketak eragozten saiatu zela jakinarazi zuten.

Asteon jakin denez, Panaman 'offshore' enpresa bat du Moixek, eta, hain zuzen, horrek eragin du dimisioa. Infolibre egunkariak zabaldu duenez, 1998. urtean sortutako konpainia baten % 25 du Panaman, eta Collado Villalban (Madril) dagoen txalet baten jabea da. 2012a arte, txalet hori Moixen gurasoena izan zen, eta 500.000 eurotik gorako balioa du. Duela bost urte oinordetzan jaso zuenean, Ogasunean deklaratu zuela azaldu zuen Moixek, ordura arte horren berri ez zuela argudiatuta. Infolibrek informazio hori gezurtatzen duten datuak kaleratu ditu.

Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiak prentsaurrekoan iragarri duenez, onartu egin du Moixen dimisioa, karguan jarraitzeko eskatu badio ere.

Mazaren hitzetan, "ez dago kargua ixteko arrazoirik, ez du legez kanpoko ekintzarik egin, ezta irregulartasun edo bateraezintasunik ere".

JOSE MANUEL MAZA FISCAL ESTADO EFE

Maza, dimisioa onartu ondoren eman duen prentsaurrekoan. EFE

Erreakzioak

Alderdi Popularra izan da Moix defendatzen bakarra. Rafael Hernando PPk Kongresuan duen bozeramailearen arabera, orain arte Ustelkeriaren kontrako fiskala zena "fiskal bikaina zen, gizon zuzena, eta halaxe utzi du agerian bere ibilbide guztian".

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiaren hitzetan, ordea, dimisioa "txarto eta berandu" heldu da. Horren ustez, Gobernuak "komunikabideen eta iritzi publikoaren presioen ondorioz aldatu du jarrera".

Pablo Iglesias Podemosen idazkari nagusia harago joan da. Horren iritzian, "Moixen burua entregatu duten arren, ustelkeriaren makinaren pieza bat baino ez da".

Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkari nagusiarentzat ere "berandu eta txarto" heldu da kargua uzteko erabakia. Halaber, "kezkagarri" iritzi dio Estatuko fiskal nagusiak Moixek dimititzeko arrazoirik ez ikustea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainia argazkiak Ustezko ustelkeria politikoa Gaurko azken orduko albistea