Politika -

MAKROINKESTA

EiTB Focus: Boto-asmoa, udal eta foru legealdiaren erdigunean

EiTBren azken galdeketak Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako herritarren boto-asmoari buruzko datuak bildu ditu, hiriburu, batzar nagusi eta Foru Parlamenturako boto-asmoaz galdetuta.

EAEko hiriburuetako udalen kudeaketaren balorazioa legealdi erdian.
EAEko hiriburuetako udalen kudeaketaren balorazioa legealdi erdian.
EAEko hiriburuetako alkateek gainditzen dute, hiritarren arabera

1:41

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko gizarteak ontzat jo du EAEko eta Nafarroako erakundeen kudeaketa. Espainiako Gobernuak, aldiz, ez du azterketa gainditu. Gizaker inkesta-etxeak EiTBrentzat egindako azken galdeketak utzitako ondorio nagusienetako bat da. EiTB Focus makroinkesta honetan, 2.350 pertsonari egin zaizkie galderak, Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan.

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan boto-asmoari buruzko datuak bildu dira, udal eta foru hauteskundeak izan zirela bi urte igaro direnean. ETAren armagabetzeaz eta gaurkotasunari buruzko beste hainbat gairen inguruan ere jaso da iritzia.

Ostegun honetan, herritarrek erakundeei buruz duten iritzia eta EAEko hiru hiriburuetako udaletarako boto-asmoaren berri eman dute; ostiralean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietako boto-asmoari buruzkoak zabalduko dira; eta asteburuan, Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari dagozkienak. ETAren armagabetzeaz herritarrek duten iritzia, berriz, astelehenean emango du jakitera EiTB Focusek.

Erakundeen jarduerari dagokionez, gizarteak ontzat eman du Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren kudeaketa, eta gaitzetsi egin du Espainiako Gobernuarena.

Herritarren % 83k ontzat eman dute Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa, 10etik 6,2ko nota jarri baitiote, batez beste.

Nafarroako Gobernuari 5,6ko nota jarri diote herritarrek, batez beste: % 72k onetsi egin dute haren kudeaketa.

ERAKUNDEEN KUDEAKETAREN BALORAZIOA junio ekaina 1 eitb focus

Udalen kudeaketari buruzko balorazioari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako kudeaketa ontzat ematen dute herritarrek, Bilbokoa izanik nota altuena lortu duena 10etik 6,8 balorazioa eskuratuta. Ondoren, Donostiako Udala dago 6ko notarekin, eta, azkenik Gasteizkoa, 5,6ko notarekin.

UDALEN KUDEAKETAREN BALORAZIOA junio ekaina 1 eitb focus

Boto-asmoa Bilbon, Donostian eta Gasteizen

EAJk berriro irabaziko luke Bilbon eta Donostian, botoen ehunekoa handituta eta zinegotzi gehiago lortuta EAEko hiru hiriburuetan. Gasteizen, berriz, PPk irabaziko luke.

Galdeketaren arabera, hiriburuetako hiru alkateek gainditu dute azterketa, eta herritarren % 90ek ezagutzen dituzte.

ALKATEEN BALORAZIOA junio ekaina 1 eitb focus

Bilbon, EAJk 14 zinegotzi lortuko lituzke, gaur egun dituenak baino bat gehiago. Horrela, Iñaki Azkunak izan zuen gehiengo osoa lortzeko ordezkari bakarrera geratuko lirateke jeltzaleak.

TAULA ONA EUSK BILBOKO UDAL HAUTESK

Donostian ere, EAJk irabaziko lituzke udal hauteskundeak, botoen ehunekoa hazita eta zinegotzi bat gehiago lortuta.

ZINEGOTZIAK DONOSTIAKO UDALEAN  junio ekaina 1 eitb focus

Gasteizen, PPk irabaziko luke berriro, zinegotzi bat galduko lukeen arren.

ZINEGOTZIAK GASTEIZKO UDALEAN  junio ekaina 1 eitb focus

Fitxa teknikoa

EAEn eta Nafarroan bizi diren 2.350 pertsona (400 Gasteizen eta 150 Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan; 350 Iruñean eta 250 Nafarroaren gainerakoan).

La= ± % 2,02, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±% 2,34 EAEko datuetarako, ±%4,00 Nafarroako datuetarako, ±%4,18 Arabako datuetarako, ± % 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±%4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 5,24 Iruñeko datuetarako, ±% 4,90 Gasteizko datuetarako, ±%4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 15,3 euskaraz egin dira eta gainerako % 84,7a gaztelaniaz.

Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2017ko maiatzaren 16tik 20ra egin zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez.

Inkesten batez besteko iraupena 9,2 minutukoa izan zen; motzenak 6 minutu iraun zituen, eta luzeenak 23 minutu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Alderdi Popularra Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EH Bildu Nafarroa PSE-EE Euskadiko PP berriak Gaurko azken ordukoa Podemos Ahal Dugu Euskadi Podemos Ahal Dugu Nafarroa EiTB Focus albisteak Hauteskunde inkestak 2024