Politika -

Auzitegi Nazionala

Garcia Gaztelu ETAko presoa absolbitua, 1995eko atentatu baten auzian

Gipuzkoako Gobernu Zibilaren egoitzaren aurka, Donostian, 1995ean, egin zuen atentatua da epaitu dutena. Ez zen biktimarik izan.

Xabier Garcia Gaztelu, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Xabier Garcia Gaztelu, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Xabier Garcia Gaztelu, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Javier Garcia Gaztelu "Txapote" ETAko buruzagi ohia Gipuzkoako Gobernu Zibilaren egoitzaren aurka, Donostian, 1995ean, egin zuen atentatu batean, delitua preskribatu egin delako.

Manuela Fernandez Prado epailea buru duen auzitegiak uste du frogatuta geratu dela Garcia Gazteluk, Valentin Lasarte Olidenek eta Juan Ramon Carasatorrek osatzen zuten Donosti taldeak egin zuela erasoa, baina buruzagi militar ohiaren ardura preskribitu egin dela iritzi dio.

Atentatua uztailaren 19an izan zen, eta Gobernu Zibilaren egoitzatik 400 metrora dagoen eraikin batetik bi granada jaurti zituzten.

ETAren buruzagi ohia zigorra betetzen ari da Huelvako espetxean, eta guztira 450 urteko kartzela-zigorra du pilatuta.

Besteak beste, Miguel Angel Blanco PPren Ermuko zinegotziaren, Gregorio Ordoñez PPren Gipuzkoako buruzagiaren, Fernando Mujica buruzagi sozialistaren eta Fernando Buesa sozialistaren eta bere bizkartzain Jorge Diez Erlozaren atentatuak egozten dizkiote, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika albisteak Delituak bideoak Presoak albisteak ETA gaur Gaurko azken orduko albistea