Publizitatea
X

Irratia zuzenean

EiTB Focus 2017 maiatza: PP-EAJ aurrekontu akordioa eta kupoaren berritzea

Politika

EiTB Focus

EAJ-PP akordioa eta Kupoa berritzea 'onuragarriak' dira gehiengoarentzat

eitb.eus

2017/06/03

PPk eta EAJk Espainiako aurrekontuen inguruan lortutako akordioa eta Kupoaren berritzeari buruzko galderak egin dituzte EiTBk egindako makroinkestan.

  • EAJk eta PPk Espainiako aurrekontuen inguruan egindako balorazioa

    EAJk eta PPk Espainiako aurrekontuen inguruan egindako balorazioa

    EAJk eta PPk Espainiako aurrekontuen inguruan egindako balorazioa
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Euskal gizartearen gehiengoaren aburuz, PPk eta EAJk Espainiako aurrekontuen inguruan lortutako akordioa eta Kupoa berritzea mesedegarriak dira Euskadirentzat, Gizaker enpresak Euskal Irrati Telebistarentzat egindako EiTB Focus ikerketaren arabera.

Inkestan parte hartu duten pertsona gehienei ona iruditzen zaie EAJk eta PPk aurrekontuen akordioan adostutako inbertsioa-sorta. % 52k onuragarria izango dela uste du; % 20ari, berriz, ezetz iruditzen zaio.

EITBFOCUS 03/06/2017 AURREKONTUEN AKORDIOA EAJ-PP EUSKARAZ

Bestalde, Euskadiko eta Espainiako Gobernuak hitzartutako Kupoaren eraberritzea mesedegarria izango da, inkestan parte hartu duten gehienentzat. Akordioa ona izan dela uste du % 55ak; % 16ari, ordea, kontrakoa iruditzen zaio.

EITBFOCUS 03/06/2017 KUPOA EUSKARAZ

EiTB Focus ikerketan bildu dituzte bi galdera horien erantzunak, maiatzaren 16tik 20ra egindako inkestetan. EiTB taldea ekainaren lehen astean jakinarazten ari da emaitzak.

Euskal Autonomia Erkidegoan 2019an egingo diren udal eta foru hauteskundeen inguruko datuak eskaini dituzte lehen bi egunetan (osteguna eta ostirala), legealdiaren erdia bete denean.

Igandean, Foru Parlamenturako eta Iruñeko Udalerako hauteskundeei buruz Iruñean eta Nafarroa osoan egindako inkestaren emaitzak jakinaraziko dira.

Azkenik, ETAren armagabetzeari buruz itaundutako 2.350 pertsonek emandako erantzunak astelehean argitaratuko dira.

Fitxa teknikoa

EAEn eta Nafarroan bizi diren 2.350 pertsona (400 Gasteizen eta 150 Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan; 350 Iruñean eta 250 Nafarroaren gainerakoan).

La= ± % 2,02, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±% 2,34 EAEko datuetarako, ±%4,00 Nafarroako datuetarako, ±%4,18 Arabako datuetarako, ± % 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±%4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 5,24 Iruñeko datuetarako, ±% 4,90 Gasteizko datuetarako, ±%4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 15,3 euskaraz egin dira eta gainerako % 84,7a gaztelaniaz.

Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2017ko maiatzaren 16tik 20ra egin zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez.

Inkesten batez besteko iraupena 9,2 minutukoa izan zen; motzenak 6 minutu iraun zituen, eta luzeenak 23 minutu.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena