Politika -

Kataluniako erreferenduma

Erreferendumaren aldeko Nazio Itunak bilera egingo du astearte honetan

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak asteazken edo ostegun honetan zehaztuko omen ditu independentziari buruzko galdeketaren data eta galdera.

Kataluniako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreferendumaren aldeko Nazio Itunak (Pacte Nacional pel Referendum, katalanez) bilera egingo du astearte arratsaldean, 17:30ean, Katalunian independentziari buruz galdetzeko egin nahi duten erreferendumari buruz hitz egiteko, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak galdeketa negoziatzeari uko egin ostean.

Xabier Domenech eta Ada Colauren Catalunya en Comu alderdi politiko berriak bilera Kataluniako Parlamentuan egitea eskatu zion Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari. Hala, erreferendumaren inguruko erabaki guztiak, Generalitatean hartu beharrean, Parlamentuan hartzeko eskatu zioten.

Ildo horretatik, alderdi politiko horretako kideek esateko dutena “entzuteko prest” agertu da Puigdemont, erreferendumaren data eta galdera zehaztu aurretik. Hori dela eta, azkenean, aldebakarreko galdeketa egiten bada ere, alderdi horren babesa izatea espero du Kataluniako presidenteak.

Erreferendumaren aldeko Nazio Itunaren erabakia zabaldu ostean, Puigdemontek data eta galdera asteazken edo ostegun honetan zehaztuko dituela ziurtatu dute Generalitateko presidentearen inguruko iturriek.

Besteak beste, hauek daude Katalunian erreferenduma egitearen aldeko itun horretan: Joan Ignasi Elena diputatu ohia (koordinatzailea), Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea, Oriol Junqueras ERCko burua, Raul Romeva, Meritxell Borras, Carles Mundo eta independentziaren aldeko beste hainbat elkarte eta alderdiren ordezkariak.

Ituna, indarrean

Espainiako Gobernuarekin independentziari buruzko erreferenduma negoziatzeko asmoa du Erreferendumaren aldeko Nazio Itunak, baina Rajoyk ez duela ezer negoziatuko berretsi ostean, etorkizunari begira indarrean jarraitu edota desegitea erabaki behar dute orain.

Catalunya en Comu alderdi politikoaren arabera, lanean jarraitu behar da, baina independentziaren alde dauden pertsonen artean iritzi kontrajarriak daude: desegitearen aldekoak dira batzuk, eta, beste batzuen ustez, indarrean jarraitu behar du, baina orain baino protagonismo txikiagoa izanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Rajoy Kataluniako erreferenduma gaur Espainiako Gobernua Espainia albisteak Alderdi politikoak Gaurko azken orduko albistea Pere Aragonès bideoak