Politika -

Kataluniako erreferenduma

Puigdemontek ostiralean iragarriko ditu erreferendumaren galdera eta eguna

Generalitatearen Jauregian deitutako ekitaldi instituzional batean egingo du iragarpena, Junts pel Si taldeko diputatu guztiak ondoan dituela.

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Carles Puigdemont Kataluniako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Carles Puigdemont Kataluniako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemontek ostiral honetan iragarriko ditu Kataluniako erreferendumaren galdera eta eguna, ANC, Omnium Cultural eta AMI erakunde soberanistek hala eskatuta.

La Vanguardia egunkariak aurreratu duenez, ekitaldi instituzionala Generalitatearen Jauregian egingo dute, goizeko 09:00etan, eta han izango dira Junts pel Si taldeko diputatu guztiak.

Artur Masek 2013ko abenduan jakinarazi zuen 2014ko azaroaren 9an galdeketa egingo zuela. Orduan, galdera bikoitza izan zen: 'Nahi al duzu Katalunia Estatu bat izatea?'. Eta erantzuna baiezkoa izatekotan, erantzun beharreko bigarren galdera ondokoa zen: 'Estatu hori independentea izatea nahi duzu?'.

2014ko irailaren 27an sinatu zuen galdeketa deitzeko dekretua, Generalitatearen Jauregian egindako ekitaldi instituzional batean. Kataluniako Gobernuko kide guztiak eta Nuria de Gispert Parlamentuko presidente ohia izan ziren bertan.

Datorren igandean mobilizazio handia izango da Bartzelonan, Kataluniako Gobernuari babesa adierazteko eta demokrazia eta erreferenduma aldarrikatzeko, ANC, Omniun Cultural eta AMI talde soberanistek deituta.

Ekitaldiari amaiera emango dion adierazpena Pep Guardiola futboleko entrenatzaileak irakurriko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Pere Aragonès argazkiak