Publizitatea
X

Irratia zuzenean

EiTB Focus 2017 maiatza: Udal eta foru hauteskundeei begira, boto-asmoa

Politika

Makroinkesta

Seigarren EiTB Focus: Udal eta foru legealdiko erdigunean, balorazioa

EITB.EUS

2017/06/08

EiTBren ikerketaren seigarren aleak udal eta foru hauteskundeen boto-asmoaz eta herritarrek EAJ-PP akordioaz eta ETAren armagabetzeaz duten iritziaz itaundu die, besteak beste.

  • EAEko eta Nafarroako erakundeen kudeaketa ontzat eman dute herritarrek. EiTB

    EAEko eta Nafarroako erakundeen kudeaketa ontzat eman dute herritarrek. EiTB

    EAEko eta Nafarroako erakundeen kudeaketa ontzat eman dute herritarrek. EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

2017ko maiatzari dagokion ikerketa kaleratu berri du Euskal Irrati Telebistak (EiTB), alegia, Gizaker inkesta etxeak egindako EiTB Focus. Seigarren alea da honakoa, eta gaurkotasun politiko eta ekonomikoez euskal gizarteak duen iritzia jakitea du xede.

Ekainaren 1ean, ostegunarekin, kaleratu zen inkestaren lehen atala. Udal eta foru legealdiaren erdigunean, erakundeen iritzia emateko eta EAEko hiru hiriburuetako udaletarako boto-asmoaz galdetu zitzaien herritarrei. Ikerketaren datuen arabera, gizarteak ontzat eman du Eusko Jaurlaritzaren (10etik 6.2ko nota jarrita) eta Nafarroako Gobernuaren (5.6ko nota) kudeaketa, eta gaitzetsi egin du Espainiako Gobernuarena (3.5). Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalen jardunak ere herritarren onespena jaso du: Bilbokoa da nota altuena lortu duena 10etik 6,8 balorazioa eskuratuta. Ondoren, Donostiako Udala dago 6ko notarekin, eta, azkenik Gasteizkoa, 5,6ko notarekin.

UDALEN KUDEAKETAREN BALORAZIOA junio ekaina 1 eitb focus

Boto-asmoari dagokionez, EAJk berriro irabaziko luke Bilbon eta Donostian, botoen ehunekoa handituta eta zinegotzi gehiago lortuta EAEko hiru hiriburuetan. Gasteizen, berriz, PPk irabaziko luke.

Bigarren atala biharamunean, ekainaren 2an, argitaratu zen, foru erakundeen balorazioa eta boto-asmoa hizpide hartuta. Inkestaren arabera, foru hauteskundeak une horretan egingo balira, EAJk irabaziko lituzke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Jeltzaleak izango lirateke bozkatuenak hiru lurraldeetako Batzar Nagusietan, eta alderdiak gora egingo luke boto-asmoari dagokionez. EH Bilduk eta PSE-EEk Batzar Nagusietarako aurreko hauteskundeetan lortu zituzten emaitzei helduko liekete, eta PPk eta Elkarrekin Podemosek behera egingo lukete.

Herritarrek Foru Aldundien kudeaketaren inguruan duten iritziaz itaunduta, biztanleen % 79,1ek ontzat jo dute orain arte egindako lana, eta, batez beste, 10etik 6,2ko nota eman diete hiru foru-aldundiei. Ahaldun nagusiak baloratzeko eskatuta, herritarrek 10etik 6 puntu inguruko nota jarri diete.

AHALDUN NAGUSIEN BALORAZIOA eitb focus ekaina junio 2017

Estatuko Aurrekontu Orokorren harira EAJk eta PPk lortutako akordioaz eta Kupoa berritzeko ituna izan zituen ardatz EiTB Focusen hirugarren atalak, ekainaren 3an argitaratutakoak. Galdetutakoen gehienen arabera, bi hitzarmenak 'onuragarriak' izan dira Euskadirentzat (horrela erantzun zuten herritarren % 34,9k eta % 37,2k, hurrenez hurren).

EITBFOCUS 03/06/2017 AURREKONTUEN AKORDIOA EAJ-PP EUSKARAZ

Laugarren atalak Nafarroara zuzendu zuen begirada, foru parlamenturako eta Iruñeko Udalerako hauteskundeei begirako boto-asmoaz galdetuta. Horren arabera, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdiek osatzen duten 'aldaketarako gobernua' indartu egingo litzateke bi parlamentari irabazita. Ondorioz, gehiengoa areagotuko luke eta gobernatzen jarraitu ahal izango luke. Hauteskundeak UPNk irabaziko lituzke, ordezkari bat galduta.

EITBFOCUS 04/06/2017 ESERLEKUEN ESTIMAZIOA NAFARROAKO PARLAMENTUA EUSKARAZ

Joseba Asiron buru duen aldaketaren Iruñeko udal gobernua ere hazi egingo litzateke boto-asmoari dagokionez, eta zinegotzi bat gehiago bereganatuko luke. EH Bilduk ere gora egingo luke, eta koalizioko gainerako indarrek, ordea, berdin jarraituko lukete. UPNk lehenengo indarra izaten jarraituko luke, ordekari bat gutxiago lortuta.

2017ko maiatzari dagokion bosgarren eta azken atalak armagabetzeaz duten iritzia galdetu zien herritarrei. Inkestatuen % 78k uste dute ETA lehenago armagabetu beharko zela, eta 10 pertsonatik bederatzik uste dute erakunde armatua behin betiko desegin behar dela.

ETAk desagertu beharko luke EITB FOCUS ekaina junio 2017

Fitxa teknikoa

EAEn eta Nafarroan bizi diren 2.350 pertsona (400 Gasteizen eta 150 Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan; 350 Iruñean eta 250 Nafarroaren gainerakoan).

La= ± % 2,02, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±% 2,34 EAEko datuetarako, ±%4,00 Nafarroako datuetarako, ±%4,18 Arabako datuetarako, ± % 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±%4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 5,24 Iruñeko datuetarako, ±% 4,90 Gasteizko datuetarako, ±%4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 15,3 euskaraz egin dira eta gainerako % 84,7a gaztelaniaz.

Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2017ko maiatzaren 16tik 20ra egin zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez.

Inkesten batez besteko iraupena 9,2 minutukoa izan zen; motzenak 6 minutu iraun zituen, eta luzeenak 23 minutu.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena