Politika -

Bizkaia eta Gipuzkoa

Pintaketak egin dituzte EAJren, PSE-EEren eta PPren 9 egoitzatan

Iñaki Bilbao gose greba egiten ari den ETAko presoaren eta independentziaren aldeko mezuak idatzi dituzte, besteak beste.

Pintaketak Lasarte-Orian. Argazkia: Efe
Pintaketak Lasarte-Orian. Argazkia: Efe
Pintaketak Lasarte-Orian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Bilbao gose greba egiten ari den ETAko presoaren eta independentziaren aldeko pintaketak egin dituzte bart EAJren bost egoitzatan, PSE-EEren hirutan eta PPren batean, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Lezamako, Larrabetzuko, Igorreko, Portugaleteko eta Tolosako batzokiak pintaketekin esnatu dira gaur goizean. PSE-EEren kasuan, berriz, Santurtziko, Getxoko eta Lasarte-Oriako egoitzei egin diete eraso. PPk Getxoko Areetan duen egoitzan ere pintaketak agertu dira.

Kasu gehienetan "Iñaki Bilbao Txikito, Gose Greban, independentzia, amnistia, sozialismoa" irakur zitekeen, eta EAJren kasuan "PNV carcelero" eta "Hiltzaileak" ere idatzi dute.

Bizkaiko EAJk prentsa-ohar batean azaldu duenez, "onartezinak" dira pintaketak "bide politiko eta demokratikoak soilik erabiltzeko" estrategiarekin, eta bakea eta bizikidetza lortzeko bidea "hondatzen" dute.

Bestalde, lurralde bereko PSE-EEk "intolerantziaren arrastoak" direla, eta "itzultzea nahi ez dugun iragan batean iltzatuta geratu direnek" egin dituztela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ PP Lezama albisteak Getxo Portugalete berriak Santurtzi albisteak Tolosa albisteak Presoak argazkiak Alderdi politikoak bideoak PSE-EE Gaurko azken ordukoa Igorre albisteak