Politika -

Katalunia

Erreferendumaren aldeko ekitaldia egingo dute gaur Bartzelonan

'Erreferenduma demokrazia da' lemapean, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak hartuko du parte mobilizazioan.

2016ko Diada. EFE
2016ko Diada. EFE
2016ko Diada. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ANC, Omnium eta AMI erakundeek milaka pertsona espero dituzte gaur Bartzelonan 'Erreferenduma demokrazia da' lemapean antolatutako mobilizazioan. Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak ere hartuko du parte.

Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta Puig eta Cadafalch plazen artean egingo dute, Montjuiceko lau zutabeen aurrean. Burujabetzaren aldeko hiru erakunde horietako buruzagiek hitz egitea aurreikusi dute. Horrez gain, musika emanaldiak eskainiko dituzte. Azkenik, Josep Guardiola Manchester City taldeko entrenatzaileak adierazpena irakurriko du. Guardiolak JxSi hautagaitzaren Bartzelonako zerrenda itxi zuen 2015eko hauteskundeetan.

Gaurko ekitaldiaren bidez, erakunde soberanistek eta kataluniarrek Generalitateko Gobernuari erakutsi dioten babesa irudikatu nahi dute, Puigdemontek ostiralean erreferendumaren data eta galdera jakinarazi ostean.

Puigdemont presidenteaz gain, Carme Forcadell ANCko presidente ohia eta Parlamenteko presidentea egongo da, baita Oriol Junqueras Governeko presidente ohia eta Neus Munté Presidentziako kontseilaria ere.

Jordi Sanchez ANCko presidenteak asteazkenean azaldu zuenez, "demokrata guztiei" dei egin, eta Guardiolaren parte hartzea ikur bat izan dadin lortu nahi dute.

Kontzentrazioak ordu eta erdi iraungo ditu eta jendetza espero dute; izan ere, antolakuntzak hainbat autobus prestatu ditu eremua betetzea ziurtatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma gaur Albisteak