Politika -

Prozesu eraikitzailea

Zabalik da EH Bilduren barne kargudun berrien alde bozkatzeko epea

Ostiralera arte, Otegi buru duen Mahai Politikoaren zerrenda bakarra eta gaineko idazkaritzak hautatzeko aukera izango dute militanteek.

Otegi, Urizar eta Matute, EH Bilduren ekitaldi batean. Argazkia: @ehbildu
Otegi, Urizar eta Matute. Argazkia: @ehbildu
Otegi, Urizar eta Matute, EH Bilduren ekitaldi batean. Argazkia: @ehbildu

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan abiatuko du EH Bilduk bere zuzendaritza eta idazkaritzak aukeratzeko bozketa prozesua. Orain arte koalizioa zenak kongresua du ekainaren 17an, eta horrela amaituko du azken hilabeteetako prozesu eraikitzailea.

Militanteek izena eman behar dute botoa emateko —kongresua.ehbildu.eus aplikazioan egin daiteke— eta ostiralera arte dute hautagaitza bakarraren alde egiteko. Emaitzak Bilboko Euskalduna Jauregian larunbatean egingo duten kongresuan jakinaraziko dituzte. Kongresuan Eztabaidarako Dokumentua eta Estatutuak bozkatuko dituzte.

Arnaldo Otegi du buru EH Bildu berria zuzentzeko aurkeztutako hautagaitza bakarrak. Sortuk, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak Mahai Politikoa osatzen duten sei izenak adostu dituzte.

Mahai Politikoa ez ezik, herrialde bakoitzeko eta gainerako idazkaritzak ere bozkatu ahalko dituzte militanteek.

Idazkaritzei dagokienez, aurkeztu diren 20etatik bitan (Ingurumena eta Kirolak) bi hautagai daude; gainerakoetan, bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak Politika Sortu Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Gipuzkoa Aralar Bizkaia EA Gipuzkoa Gaurko azken ordukoa