Politika -

Emaitza

Macronen hautagaiak izan dira nagusi Ipar Euskal Herrian

Florence Lasserre zentrista eta Collete Capdevielle sozialista izango dira lehian ekainaren 18an egingo duten bigarren itzulian.

Florence Lasserre hautagai zentrista izan da nagusi. EiTB
Florence Lasserre hautagai zentrista izan da nagusi. EiTB
Macronen aldeko hautagaiak, Ipar Euskal Herrian ere bozkatuenak

1:42

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macronen alderdiak irabazi du Ipar Euskal Herrian hauteskunde legegileen lehen itzulia. Batetik, Florence Lasserre hautagaiak botoen % 37,11 eskuratu ditu; bestetik, Colette Capdeviellek botoen % 13,24 lortu ditu. Beraz, biak izango dira lehian bigarren itzulian, ekainaren 18an.

Lapurdiko kostaldean, Sylviane Alaux sozialistak ez du bigarren itzulirako sailkatzea lortu karguan jarraitzeko. Horrez gain, Vincent Bru Kanpo hiriko alkate zentrista kanpoan geratu da, baita Arostegi hautagai eskuindarra ere.

Barnealdeko emaitzari dagokionez, Macron alderdia nagusitu da. EH Bilduk eta Euzko Alderdi Jeltzaleak, bere aldetik, emaitzak hobetu dituzte.

Lasserre eta Capdevielle, aurrez aurre

Igande honetan, ekainak 18, egingo dute hauteskunde legegileen bigarren itzulia.

Lasserre zentristak berretsi duenez, Ipar Euskal Herria ordezkatu nahi du Parisen, Macronen programa Ipar Euskal Herrian ezartzeaz gain.

Capdevielle sozialistaren aburuz, "ordezkari indartsuak" behar dira, eta "ez kargu asko dituzten agintariak, iritziz maiz aldatzen direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iparraldea albisteak Ipar Euskal Herriko Hauteskundeak Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak Frantzia gaur Emmanuel Macron