Politika -

Hauteskunde primarioak PSE-EEn

Idoia Mendiak PSE-EEko buru izaten jarraitzeko hautagaitza aurkeztu du

Bien bitartean, Idoia Mendiarekin lehiatzeko asmoa agertu duen Unai Ortuzarrek hauteskunde primarioak baliogabetzea eskatu du.

Idoia Mendia. Artxiboko argazkia: EFE
Idoia Mendiak hautagaitza aurkeztu du

0:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia egungo PSE-EEko idazkari nagusiak alderdiko buru izaten jarraitzeko bere hautagaitza aurkeztu du gaur Bilbon, duela hiru urte hasitako "eraberritze prozesuari" segida emateko eta "eremua irabazteko" asmoz. Ildo horretan, esparru lokalean arreta jartzearen aldeko apustua egin du, "ezkerrarentzat alkatetzat irabazteko" eta "politika berriro ere kalera eramateko".

Euskal Autonomia Erkidegoko sozialistek ekainaren 19an irekiko dute hautagaitzak eta bermeak aurkezteko epea, eta uztailaren 9an aukeratuko dute idazkari nagusi berria. Oraingoz, egungo idazkari nagusiaz gain, Unai Ortuzar Lemoako zinegotzi ohiak soilik agertu du hauteskundeetan parte hartzeko asmoa.

Mendiak Patxi Lopezen tokia hartu zuen 2014an, idazkari nagusi karguan. Gudarien omenezko Artxandako monumentuaren aurrean gaur egin duen aurkezpenean adierazi duenez, duela hiru urte PSE-EEko buru izateko "aurrerapauso" bat ematea erabaki zuen, "ziurgabetasunez beteriko testuinguru batean". Haren hitzetan, hiru urte geroago, sozialistak "Euskadiko gobernu guztien gobernagarritasunean" parte hartzen ari da.

Azaldu duenez, duela hiru urte hasitako prozesua "ez da oraindik amaitu", eta alderdiko buru izaten jarraitzeko indarra sentitzen du. "Gaur, umiltasunez, baina nire usteetan sendo, zuen babesa eskatzen dizuet lan horrekin jararitzeko", gaineratu du.

Bestalde, "borroka nazionalean tematuta" egon ostean, "bertako jarduera" hizpide hartzeko unea dela adeirazi du. Horren esanetan, PSEk egiturak berrituta izan beharko ditu eta proiektu argia eta zehaztua izan behar du 2019ko udal hauteskundeetarako.

Unai Ortuzarrek hauteskundeak bertan behera utzi nahi ditu

Bestalde, Unai Ortuzar aurre-hautagaiaren zerrendak hauteskunde primarioak bertan behera uztea eskatu dio PSOEri.

Horren ildotik, PSE-EEren Batzorde Nazionala "urgentziaz" deitu izana zalantzan jarri du. Abalak biltzeko epea 10 egunekoa izatea ere kritikatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Idoia Mendia bideoak Alderdi politikoak PSE-EE albisteak Gaurko azken orduko albistea