Politika -

Eusko Legebiltzarra

Sara Majarenas eta Izar alaba Donostiara ekartzea eskatu dute

Psikologoen ustez, adingabeak "inguru ziur" bat behar du jasandako erasoa gainditzeko. PP ez beste talde guztiak alde agertu dira.

Ibarreta, Legebiltzarreko batzordean egin duen agerraldian. EFE
Kontxi Ibarreta Sara Majarenasen ama. EFE
Ibarreta, Legebiltzarreko batzordean egin duen agerraldian. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Izarrekin Sara Etxera' plataformako ordezkariak, Sara Majarenasen ama buru zela, Eusko Legebiltzarrera joan dira gaur presoa Donostiara eraman dezaten eskatzera. Izar alabarekin, aitak labankatutako haurrarekin, elkartzeko nahi dute presoa Donostian izatea, adingabearen egoera psikologikoak hobera egin dezan.

Kontxi Ibarreta Majarenasen amak Legebiltzarreko batzorde batean egin du agerraldia alabaren eta bilobaren egoeraren berri emateko. Urtarrilaren 15ean izan zen aitaren erasoa, Valentzian, bi urteko adingabea aitarekin egoteko kartzelatik atera zutenean.

Majarenas eta Izar Madrilgo harrera zentro batean daude gaur egun, Auzitegi Nazionalak aginduta. Izan ere, hiru urte bete zituen haurrak, eta ezin zuen denbora gehiago egon kartzelan.

Ibarretak azaldu duenez, fisikoki bere onera itzuli da neskatoa, baina ez du oraindik psikologikoki egoera gainditzea lortu.

"Izarren osasun psikologikoagatik, beharrezkoa da irailean hemengo ikastolara etortzea eta bere familia inguruan edukitzea, horrek ematen baitio segurtasuna", azaldu du amonak, gaur egun dauden zentroa oso garrantzitsua izan dela baino jada ez dela nahikoa azpimarratu aurretik.

Indarkeria matxistaren biktimen tratamendua jasotzen ari direla jakinarazi du amonak.

Plataformako kideek salatu dute auto judiziala "urratzen" ari direla, Sarak eta Izarrek zentroko gainerako 23 pertsonen tratamendu bera jaso behar dutela, baina ez dela hala izaten ari. Azaldu dutenez, Majarenas eta bere alabak 17:30 eta 20:30 artean soilik atera daitezke kalera, eta Majarenasek ez du asteburuko baimenik jasotzen.

Taldeak, PP izan ezik, alde

Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztiek, PPk izan ezik, babestu egin dute Majarenas eta alaba Donostiara eramatea. PPk ez du zehaztu neurriaren alde edo aurka ote dagoen, baina amaren eta alabaren arteko harremana eta Majarenasek Justiziarekin duen "zorra" bateragarriak izan behar direla esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Tratu txarrak Eusko Legebiltzarra bideoak Presoak bideoak Alderdi politikoak berriak