Politika -

Presoak

Iraganaren autokritika egitea eskatu die Urkulluk presoei

Gerturatzea eta sakabanaketaren amaiera eskatuz hainbat presok bidalitako eskutitzei erantzun die lehendakariak.

Iraganaren autokritika egitea eskatu die Urkulluk presoei

0:57

ETB | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak erantzun die, gerturatzea eta sakabanaketaren amaiera lortzeko bere inplikazioa eskatuz, gutuna bidali dioten presoei. Lehendakariak erantzun bera igorri die guztiei.

Erantzunean, berak eta Eusko Jaurlaritzak presoak Euskal Herriko kartzelatara gerturatzeko konpromisoa duela berretsi du, baina ETAk iraganean eragindako mina aitortzeko eskatu die presoei eta bere "inguru politikoari".

Urkulluk onartu duenez, euskal erakundeei dagokie Estatuko erakundeen aurrean beste espetxe politika bat defendatzea eta eskumen horren transferentzia eskatzea. Hala ere, konponbidea hiru esparrutatik etorriko dela uste du: Espainiako Gobernua, euskal gizartea eta presoak eta bere "inguru politikoa".

Espainiako Gobernuari dagokionez, Rajoyren Gobernuak presoen gerturatzea bultzatu behar duela iritzi dio lehendakariak. Presoei, ostera, iraganaren autokritika egiteaz gain, jarrera aldatzea eta banan-banako legezko bideei heltzea eskatu die.

Lehendakariak presoei bidaltzen dien bosgarren eskutitza da eta aurreko gutunen ildo bera du. Aste honetan bertan, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak idatziz erantzun die, banan-banan, gutuna idatzi zioten 90 presoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Presoak Eguneko albisteak Adiskidetzea Euskadin