Politika -

Hizkuntza Politika

Gipuzkoako Euskara Planaren zati bat baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Euskara Planaren (2013-2017) aurka emandako epaiaren kontra helegitea aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Artxiboko argazkia: EiTB
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Artxiboko argazkia: EiTB
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur iragarri duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak euskararen erabilera normalizatzeko Gipuzkoako planaren aurka emandako epaiari helegitea jarriko dio.

Mikel Irizar Hizkuntza Berdintasunerako Foru zuzendariak ohar bidez jakinarazi duenez, "epaiaren irakurketa zorrotz bat" egin behar da.

"Epaiak artikulu horiek baliogabetzeko ematen dituen argudioek ez dute gure hizkuntza politikaren funtsezko irizpideen aurka egiten, eta gehienetan arrazoi teknikoen edo idazketaren interpretazio estu bati heltzen dio auzitegiak”, azpimarratu du.

Irizarren esanetan, "epai judizial guztiek behar duten errespetua ezertan gutxietsi gabe", Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du "bat egiten epaiak erakusten duen ikuspegiarekin".

Azaldu duenez, baliogabetzen diren artikulu guztien kasuan, administrazioarekin harremanak gaztelaniaz izan nahi dituen herritarraren eskubideak ikusi ditu arriskuan auzitegiak.

Hala ere, haren esanetan, arau hori Diputatuen Kontseiluak 2014an onartu zuenez geroztik, Aldundiaren praktikak erakutsi du "zalantzarik gabe gainera", ez dela inoiz erreklamaziorik izan, berarekin harremanak gaztelaniaz izan nahi dituzten herritarren aldetik; ezta behin ere.

Dena den, epaiak "ondorio praktiko mugatuak" izango ditu epaiak ondorio praktiko mugatuak izango ditu; izan ere, Euskara Plana 2017arekin batera amaituko da. "Baliogabetzen diren artikuluen kasuan egin behar diren egokitzapen teknikoak eginda, Aldundiak hizkuntza berdintasunaren aldeko politikak garatzen jarraituko du, orain arteko ikusmolde eta hedadura berarekin", gaineratu du Irizarrek.

Foru Aldundiko zerbitzu juridikoak sakonki aztertzen ari dira epaia eta datozen egunetan kasazio helegitea aurkeztuko dute Auzitegi Gorenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Berriak Politika Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak