Politika -

Burgos

Trebiñuko bi udalek Araban sartzeko mozio berdinak onartu dituzte

Integrazio eskaera "normalizatu" nahi dute. Araban sartzea da Trebiñuren eta Argantzunen ustez herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta zerbitzuak bermatzeko modu bakarra.

Trebiñu. Argazkia: EITB
Trebiñu. Argazkia: EITB
Trebiñu. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trebiñu osatzen duten bi udalek osoko bilkurak egin dituzte gaur mozio berdinak onartzeko, Araban integratzeko eskaera "normalizatzeko" asmoz.

Trebiñu herrian izan da lehenengo osoko bilkura, eremuko herri handienean, eta Elena Ramirez alkateak berretsi du integrazioa dela herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta zerbitzuak bermatzeko modu bakarra.

Izan ere, Ramirezen arabera, Arabako eta Burgosko aldundiek mugako herriei zerbitzuak modu koordinatuan emateko egindako ituna "ez da behin betiko irtenbidea eta Trebiñuren etorkizuna unean uneko erakundeen nahien mende geratzen da".

Mozioa, lau artikulutan banatutakoa, Arabako integrazioaren eskarian zentratzen da, eta azpimarratzen du politikariak eta erakundeak direla legezko forma egokiena bilatu behar dutenak. Trabiñuko Udalaren kasuan zazpi zinegotzitik bosten babesa jaso du: alkatea eta lau zinegotzi, independenteak, EAJkoak eta EH Bildukoak.

PPren bi zinegotziek arindu egin dute euren jarrera, eta ez dute kontra bozkatu aurreko aldietan egin duten moduan, abstenitu egin baitira.

Mozio berdina onartu dute aho batez Argantzunen, ordubete geroago. Bertan alkateak, independenteek, EAJk eta EH Bilduk bota dute mozioaren alde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Gaurko azken ordukoa