Publizitatea
X

Irratia zuzenean

'The New York Times'en editoriala Kataluniako galdeketari buruz

Politika

Kataluniako galdeketa

'The New York Times'en ustez, Espainiak galdeketa baimendu beharko luke

Agentziak | Erredakzioa

2017/06/24

Aldi berean, egunkari estatubatuarrak bere editorialean dioenez, Katalanentzat aukerarik egokiena 'ez' bozkatzea da.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

'The New York Times' egunkari estatubatuarrak ostiral honetan argitaratu zuen editorialaren aburuz, Espainiako Gobernuak baimendu egin beharko luke datorren urriaren 1erako aurreikusita dagoen Kataluniaren independentziari buruzko galdeketa.

Horrez gain, editorial horretan bertan irizten dionez, Katalanek duten aukerarik onenena galdeketa horretan independentziari ezetz esatea da, Espainiaren barruan geratzeak ematen dituen "abantailak" galdu ez ditzan, besteak beste, Europar Batasuneko kide izatea.

Egunkariak 2014ko azaroaren 9ko galdeketa eta Artur Mas Kataluniako presidente ohiari egindako epaiketa eta jasotako kondena epaia ere mintzagai izan ditu. Aipatu epaiaren gainean kritiko agertu da, bere ustez, independentziaren aldekoen kopurua handitzea besterik ez baitu eragin.

Bere aldetik, Carles Puigdemont presidentea pozik azaldu zen Twitterren, uste baitu 'The New York Times' egunkariak ez duela erosi "erreferendum itxurako estatu kolpea"ren ideia.

Aipatu egunkariak, joan zen urtarrilaren 20an, Carme Forcadell Kataluniako parlamentuko presidentearen artikulu bat plazaratu zuen, "Kataluniaren askatasuna defendatzea" eskatzen zuena, legebiltzar horretako mahaia osatzen zutenek independentziari buruzko eztabaida egitea ahalbidetu izanagatik kereila bat jaso izanaren harira.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

orain albiste

Albiste gehiago

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena