Politika -

Leireko Monasterioan

Nafarroako errege-erreginak omendu dituzte foru erakundeek Leiren

Omenaldia Leireko Monasterioko elizan egin da; Nafarroako lehenengo monarken gorpuzkiak gordetzen dituen mausoleoaren aurrean, hain zuzen ere.

Nafarroako errege-erreginei omenaldia Leiren. Argazkia: EFE
Nafarroako errege-erreginei omenaldia Leiren. Argazkia: EFE
Nafarroako errege-erreginei omenaldia Leiren. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru erakundeek Nafarroako errege-erreginak izan dituzte gaur gogoan Leireko Monasterioko elizan egin den omenaldian; Nafarroako lehenengo monarken gorpuzkiak gordetzen dituen mausoleoaren aurrean, hain zuzen ere.

Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria, Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidentea eta Gobernuko kontseilariak heldu direnean hasi da ekitaldia.

Monasterioko abadeak agintariei harrera egin ostean, agintariak panteoiaren aurrean kokatu dira, Iruñeko Erresumako lehendabiziko errege-erreginak dauden lekuan; izan ere, Iruñekoa Nafarroako Erresumaren aitzindaria izan zen.

Ondoren, Eloisa Ramirez Vaquero historialariak Nafarroako historian zehar Leireko Monasterioak izan duen papera laburbildu du.

Jarraian, eskaintzen txanda izan da, eta tarte horretan Barkos lehendakariak lore gorriz osatutako koroa bat jarri du panteoiko burdin hesiaren aurrean, testu hau idatzita zuena: "Nafarroak, bere errege-erreginei".

Zeremonia amaitu ostean, segizioak ostatura jo du, eta bertako patioan dantza ikuskizun bat ikusteko parada izan dute, Leirera bertaratu diren guztiekin batera, Luzaideko Bolanteen eskutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroa gaur Uxue Barkos argazkiak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Parlamentuko albisteak