Politika -

Barne hauteskundeak

Idoia Mendiak PSE-EEren idazkari nagusi izaten jarraituko du

Hauteskunde-primarioetan parte hartzeko gutxieneko sinadurak bildu dituen bakarra izan da, ondorioz, idazkari nagusi izendatu dute.

Idoia Mendia, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Idoia Mendia, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Idoia Mendia, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEren Etika Batzordeak hautagai bakar eta, ondorioz, PSE-EEren idazkari nagusi izendatu du gaur Idoia Mendia, 3.174 baliozko sinadura aurkeztu dituela egiaztatu ostean.

Primario hauetan, hautagai izateko gutxienez 543 sinadura lortu behar ziren, erroldaren (5.421) % 10, PSE-EEren militantzia eta Euskadiko Ezkerraren Gazteakeko kideak (ez daude afiliatuta) kontuan hartuta.

Unai Ortuzarrek 152 sinadura baliagarri soilik pilatu ditu, bederatzi baliogabetu ostean, beraz, baztertu egin dute bere hautagaitza, gutxienekora iritsi ez delako.

Idoia Mendiaren hautagaitzak gutxieneko kopurua zabal gainditu duela ikusita, eta araudian oinarrituta, Etika Batzordeak idazkari nagusi izateko hautagai bakar izendatu du Idoia Mendia, eta prozesua gelditu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Idoia Mendia albisteak Alderdi politikoak bideoak PSE-EE berriak Albisteak