Politika -

Batzar Nagusiak

Erabakitzeko eskubidea betetzea defendatu du Mendozak

Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak hitzaldia eman du erakundeak urtero, uztailaren 2an, egiten duen batzar ibiltarian. Aurten Oñatin antolatu dute.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzar ibiltaria, Oñatin. EiTB
Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzar ibiltaria, Oñatin. EiTB
Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzar ibiltaria, Oñatin. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabakitzeko eskubidea bete behar dela defendatu du Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak gaur Oñatiko batzar ibiltarian emandako hitzaldian. PSE-EEk kritikatu egin du agintari gipuzkoarra, "sezesionismoa goraipatzeagatik".

Urtero, uztailaren 2an, Batzar Nagusiek egiten duten batzar ibiltarian hitzaldia eman du, eta aurten Oñatin antolatu dute, presidenteak ohar batean nabarmendu duenez.

"Katalunian abiatutako bidea zilegi" dela berretsi du Mendozak, "gai politikoari modu baketsu eta demokratikoan emandako erantzun politikoa zor zaiola” aipatzeaz gain.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentearen aburuz, "ekarpen garrantzitsua da Europar Batasunarentzat eta gizateriarentzat, baita nahitaezko jauzi politiko kualitatiboa ere".

"Hemen aurkitzen dugu demokraziaren indarra, politikaren gailurra, eta herrien itxaropena, baita gurearena ere, Euskadirena”, gaineratu du.

Mendozaren esanetan, "askatasunik gabe ez badago demokraziarik, eta gezurrak jendearen askatasuna itotzen badu, eta itotzen du, arma horiek ez dute justifikazioarik demokrazian".

"Demokrazia herriak eraikitzen duenean, berriz, demokrazia legea da, hiritarren borondate askea, alegia", ondorioztatu du.

PSE-EEren kritikak

Susana Garcia Chueca PSE-EEk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak Eider Mendozaren hitzaldia kritikatu du batzarraren ostean, "sezesionismoa goraipatzea" leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Oñati albisteak Gaurko azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Eider Mendoza albisteak