Politika -

Sanchez-Rajoy bilera

Rajoy eta Sanchez uztailaren 6an bilduko dira Moncloan

Osteguneko hitzordua bi buruzagiek maiatzaren 29an izandako telefono bidezko elkarrizketaren jarraipena izango da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuko presidentea, Mariano Rajoy, eta PSOEren burua, Pedro Sanchez, datorren ostegunean, uztailaren 6an, bilduko dira Moncloan, 11:00etan.

Bi politikarien arteko azken hizketaldia telefono bidezkoa izan zen, maiatzaren 29an, PSOEren hauteskunde primarioetan Pedro Sanchezek buruzagitza berreskuratu ostean.

Osteguneko hitzordua alderdi biek adostu dute, eta maiatzaren 29an izandako elkarrizketari jarraipena emateko asmoa erakutsi dute. Pedro Sanchezek adierazi zuenez, hizketaldi hartan PSOEk Konstituzioarekin duen konpromisoa eta Kataluniako erreferendumaren aurkako jarrera jakinarazi zizkion Rajoy presidenteari.

Bi buruzagiek adierazi zutenez, telefono bidezko elkarrizketa ?arina eta normala? izan zen, eta aurrerantzean hitz egingo zutela adostu zuten.

Hizketaldi hari jarraipena emateko unea datorren osteguna izango da, ministro-kontseiluak aurrekontuen gastu-sabaia onartu eta alderdi sozialistak neurria gaitzetsi eta hiru egunera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra Mariano Rajoy Alderdi politikoak albisteak Pedro Sánchez albisteak Madril albisteak gaur