Politika -

Kataluniako prozesua

Kataluniarentzat 'irtenbide politikoen' alde agertu da Eusko Jaurlaritza

Erkorekak “babesa” adierazi die Katalunian proposatzen dituzten ekimenei, baina “formula traumatikoak” ez direla aurrera egiteko bidea azpimarratu du.

Josu Erkoreka. Artxiboko argazkia: EiTB
Josu Erkoreka. Artxiboko argazkia: EiTB
Josu Erkoreka. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian gauzatzen ari den prozesuari eta herritarren ordezkariek proposatzen dituzten ekimenei “errespetua” adierazi die ostegun honetan Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Ildo horretatik, “proposatzen ari diren formula traumatikoak” ez direla “arazo politiko bati irteera emateko bidea” nabarmendu du.

Era berean, “babes demokratiko zabala oinarri izanik herritarren ordezkari politikoek eta gizarte eragileek egiten dituzten proposamenei errespetu handia” adierazi die Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Halaber, asteazken honetan Madrilen Espainiako Gobernuko presidente ohi batzuek proposatutako ideia batzuk Eusko Jaurlaritzak ez dituela babesten ziurtatu du Erkorekak. Hala, egungo egoera politikoari irtenbidea bilatzeko hiru eskema jarraitzen direla kritikatu du: bide judiziala, Auzitegi Konstituzionalaren bidezkoa edota Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua.

Bere esanetan, hiru bide horiek ez dute balio Kataluniak egun bizi duen egoera konpontzeko. “Arazo politiko bat konpontzeko irtenbide politikoak bilatu behar dira, eta aurreko hiru horiek ideia traumatikoak dira”. Hala, arauak eta bestelako erabakiak sistematikoki ezarri beharrean alde guztien artean hitz egin eta oinarriak adostu behar dituztela esan du Erkorekak.

Erkorekaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak ez du bat egiten Madrilen izandako ekitaldi horretan presidente ohiek proposatu zituzten irtenbide politikoekin. Hala, alde guztiak bildu eta irtenbide bat bilatu behar dutela ziurtatu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Alderdi politikoak bideoak Albisteak