Politika -

Omenaldia

Miguel Angel Blanco eta Ermuko espiritua goraipatu ditu Rajoyk

PPren Madrilgo egoitzako fatxadan Miguel Angel Blancoren argazkia eseki dute.

Miguel Ángel Blancori omenaldia, Madrilgo PPren egoitzan. Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
PPk Miguel Angel Blancoren omenezko ekitaldia egin du Madrilen

1:17

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Miguel Angel Blancoren figura eta Ermuko espiritua aldarrikatu ditu PPren Madrileko egoitzan egin dioten omenaldian. Rajoyren hitzetan, Miguel Angel Blancoren hilketak ETAren terrorismoari aurrean “jendeak gai askoren inguruan zuen ikuskera aldatu zuen”.

Hitz horiekin omendu du Rajoy presidenteak Miguel Angel Blanco, ETAk 1997ko uztailaren 10ean bahitu eta uztailaren 12an tirokatu zuen PPko zinegotzia, 20. urteurrenean PPk antolatu duen omenaldian. Minutu bateko isilunea egin dute, eta Blancoren argazki erraldoia zintzilikatu dute PPren egoitzako fatxadatik.

Omenaldian izan dira PPren zuzendaritza batzordea, Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidente eta Migul Angel Blancoren arreba, Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidentea, Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidentea eta Diego Gago PPren Belaunaldi Berrietako presidentea, besteak beste.

Larunbatean Bilbon izango da Rajoy

Mariano Rajoy Bilbora joango da asteburu honetan, PPk antolatu duen ‘Escuela Miguel Ángel Blanco’ ekitaldian parte hartzeko. Alderdi Popularreko iturrien arabera, Maria Dolores de Cospedal ere izango da Rajoyrekin larunbatean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PP Espainako Gobernuaren presidente ohia Ermua ETA albisteak Gaurko azken ordukoa