Politika -

Erreforma fiskala

EH Bilduk 1.600 milioi gehiago biltzeko erreforma fiskala aurkeztu du

Enpresa handien kenkariak murriztea eta iruzur fiskala borrokatzeko proiektua indartzea proposatzen du koalizioak.

Leire Pinedo, EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.
Leire Pinedo, EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk erreforma fiskalaren proposamena aurkeztu du gaur. Proposatutako neurri guztiak behar bezala ezarriz gero, urtean 1.576 milioi euro gehiago biltzea posible dela adierazi du Leire Pinedo EH Bilduko legebiltzarkideak.

Hiru ardatz nagusitan egin nahi ditu aldaketak koalizioak: sozietateen zergan, aberastasun eta fortuna handien gaineko zergan eta iruzurraren aurkako borrokan. Izan ere, adituen arabera, EAEn iruzur fiskala 2.500 milioi eurotik gorakoa da.

Sozietateen gaineko zergari dagokionez, enpresa handiek “dagokiena ez ordaintzeko” eskura dituzten kenkariak mugatu nahi ditu EH Bilduk. “Ez dugu exijitzen gehiago ordaintzea, baizik eta dagokiena ordaintzea”, irakur daiteke proposamenean.

Bigarren neurri gisa, Gipuzkoan aplikatzen den aberastasun eta fortuna handien gaineko zerga abian jartzea proposatzen du EH Bilduk. Zerga horrek herritarren % 1i baino ez dio eragiten. “Zentzuduna iruditzen zaigu”, adierazi dute.

Azkenik, iruzur fiskalaren kontrako borroka indartzea proposatu du EH Bilduk, besteak beste, ikuskaritzarako baliabide gehiago eskainiz. Koalizioak adierazi duenez, “enpresa eta fortuna handiek eragiten dute, batez ere, iruzur hori, euskal ogasunek duela astebete publiko egindako zerrendetan agerian geratu den bezala”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Bizkaia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zerga politika gaur