Politika -

Kataluniako erreferenduma

Guardia Zibilak erreferendumaren aurkezpeneko dokumentazioa eskatu du

Guardia Zibila Teatre Nacional de Catalunyan agertu da erreferendumaren aurkezpen ekitaldiari buruzko dokumentazio bila.

Carles Puigdemont, erreferendumaren aurkezpenean. Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Carles Puigdemont, erreferendumaren aurkezpenean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako epaile batek Guardia Zibila eraman du Kataluniako Antzoki Nazionalera (TNC), JxSi koalizioan erreferendumari buruzko zehaztasunak emateko bertan egin zuen ekitaldiari buruzko agiriak eskatzeko.

Besteak beste, egoitzaren alokairu kontratua jaso nahi du epaileak, eta bost eguneko epea eman dio antzokiari.

Junts pel Si koalizioko talde parlamentarioak azaldu duenez, 17.609 euro ordaindu ditu egoitzaren alokairuagatik eta ekitaldiaren antolakuntzagatik.

Ekitaldian, Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidenteak eta Oriol Junqueras presidenteordeak erreferendumean parte hartzeko deia egin zuten, eta Exekutibo kataluniarrak bozketa ahalbidetuko duela aurreratu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniaren independentzia Eguneko albisteak