Politika -

Katalunia

Puigdemontek Gobernua eraldatuko du erreferendumari begira

Puigdemontek agerraldia egingo du 11:00etan aldaketa horien berri emateko.

CArles Puigdemont Kataluniako presidentea. Argazkia: Efe
CArles Puigdemont Kataluniako presidentea. Argazkia: Efe
CArles Puigdemont Kataluniako presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak agerraldia egingo du 11:00etan, Gobernuan egingo dituen aldeketen berri emateko. Badirudi Neus Munte Generalitateko bozeramaileari, Jordi Jane Barne kontseilariari eta Meritxel Ruiz Hezkuntza kontseilariari eragingo diela aldaketak.

Generalitateko iturriek aurreratu dutenaren arabera, Neus Munte bozeramaile eta Presidentzia kontseilaria izan liteke kenduko dutenetako bat, Jordi Turull Junts pel Siren presidenteak lekua hartzeko.

Dena dela, baliteke Muntek Hezkuntza kontseilari kargua hartzea, Meritxell Ruizen ordez. Izan ere, Ruizek kargua galtzeko aukera handia dago, erreferendumaren inguruan zalantzati agertu delako.

Generalitateko presidenteak aurre egingo die, horrela, Gobernuko aldaketei, azken orduotan PDeCATeko kontseilariekin elkartu eta urriaren 1eko erreferendumarekin duten konpromisoa berretsi ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Pere Aragonès argazkiak