Politika -

PP

Alfonso Alonso: 'ETAren terrorismoak txirotu egin du Euskadi'

EAEko PPko presidenteak EAJrekin eta PSE-EErekin lortutako akordioak babestu ditu, EH Bilduren eta Ahal Duguren "erradikaltasunaren eta populismoaren aurrean".

Alfonso Alonso eta Pablo Casado. Argazkia: EFE
Alfonso Alonso eta Pablo Casado. Argazkia: EFE
Alfonso Alonso eta Pablo Casado. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak igande honetan esan duenez, "ETAren terrorismoak txirotu egin du Euskadi, eta alor sozialean ahulago bihurtu", baina "politikan konfiantza berreskuratzu behar da", erantsi du. Azkenik, EAJrekin eta PSE-EErekin lortutako akordioak babestu ditu, EH Bilduren eta Ahal Duguren "erradikaltasunaren eta populismoaren aurrean".

Bilboko Euskalduna Jauregian, Miguel Angel Blanco Udako Ikastaroaren azken jardunaldian, eskaini duen hitzaldian, "aspaldiko mehatxu terrorista egun ez badago ere, askatasuna defendatu behar dugu beti", azpimarratu du.

Bestalde, PPren "baloreak" nabarmendu ditu, eta "pertsonaren duintasunean sinesten dut", esan du. "Desberdintasunen gainetik, Espainia batu" behar dela gaineratu du, "proiektu antolatu baten bidez".

"Egunero defendatu behar dira demokraziaren oinarriak, zuzenbide estatua eta askatasunak. Ezohiko duintasunaren historia du PPk, askatasunaren alde egon da beti", erantsi du.

Amaitzeko, Miguel Angel Blanco duela 20 urte ETAk hildako PPko zinegotzia aipatu du. "Oso berezia izan zen, haren hilketa ankerra izan baitzen, eta gizarte osoa astindu zuen", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilbo Euskadi Ta Askatasuna albisteak Alderdi politikoak bideoak Alfonso Alonso albisteak Adiskidetzea Euskadin