Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Turismoaren Legea aplikatzearen alde egin du Matutek egoera bideratzeko

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Turismoaren Legea aplikatzearen alde egin du Matutek egoera bideratzeko

Agentziak | Erredakzioa

2017/08/11

"Gustatzen ez zaionaren aurrean begiak ixtea" egotzi dio Jaurlaritzari EH Bilduko diputatuak, eta turismoak "lan prekarioa" sortzen duela salatu du.

  • Matute, gaur egin dioten elkarrizketaren une batean. EiTB

    Matute, gaur egin dioten elkarrizketaren une batean. EiTB

    Matute, gaur egin dioten elkarrizketaren une batean. EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Oskar Matute EH Bilduko diputatuaren iritzian, turismoarekin lotutako fenomeno asko, "lan prekarioa edo etxebizitza turistikoen arautu gabeko merkatua" kasu, Eusko Legebiltzarrak iaz onartutako Turismoaren Legea aplikatuta saihestuko lirateke. Hala, lege hori indarrean jartzea eskatu du.

Turismo ereduaren inguruan sortutako eztabaida eta horren kontura Ernaik deitutako protestak izan ditu hizpide Matutek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Horren ildoan, EH Bilduk babestu zuen Turismoaren Legearen "erremintak" erabiltzearen alde egin du diputatu abertzaleak. "Aplikatzen ari ez diren hainbat gauza ditu lege horrek, legez kontrako etxebizitza turistikoei buruzkoak edo hotelen eskaintzaren ingurukoak. Kontua da ez dagoela aplikatzeko borondaterik, beste alde batera begiratzeko asmoa baino ez dago", nabarmendu du.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak atzo esandakoei ere erantzun die Matutek. Horren ustez, Jaurlaritza "begiak ixten ari da gustatzen ez zaizkion gauzak ez ikusteko. Izan ere, turismoak sasoi jakin bati eragiten dio, udako sasoiari, enplegu prekarioak dakartza eta herritarrak figurante hutsak bihurtzen gara".

Ernairen protesta-ekintzen inguruan sortutako ika-mika "udako eztabaida" dela uste du EH Bilduko kideak, eta polemikan erabili den "hizkuntza bihurria" salatu du. "Barregura sortzen dit Donostiako tren turistikoa gelditzea eta pankartak erakustea erasotzat jotzeak", esan du.

Matutek salatu duenez, protesta ekintzak "kriminalizatzen" ari dira. Horren esanetan, "logika horrekin jarraituz, eta kasu guztietan aplikatuz gero, akaso gertatuko da gurasoek euren lanpostuak defendatzeko edo gure anai-arrebek eta seme-alabek egin beharko dutena atentatutzat jotzea".

Horren aurrean, "turismofobia baino, protestafobia dago", esan du. "Badirudi protesta egitea baztertu nahi dela, baina protestak demokrazia indartzen du; gatazkak agerian utzi behar dira", esan du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena