Politika -

Bilbo

'Aztarna' monumentuari kalte egin diote sinbolo falangista pintatuta

Lehendakaria atsekabetuta azaldu da gudariei egindako monumentuak jasotako pintadek “demokraziari eta askatasunari eraso” egin dietelako.

Artxandako 'Aztarna' monumentuari pintada falangistak egin dizkiote. Argazkia: Itxaso Atutxa
Artxandako 'Aztarna' monumentuari pintada falangistak egin dizkiote. Argazkia: Itxaso Atutxa
Artxandako 'Aztarna' monumentuari pintada falangistak egin dizkiote. Argazkia: Itxaso Atutxa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Aztarna’ monumentuari kalte egin diote goizaldean geziak eta ‘Falange’ hitza margotuz. Monumentuak Gerra Zibilean tropa frankisten aurka borrokatu ziren gudariak eta milizianoak gogoratzen ditu.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak (EAJ) ekintza gaitzetsi du sare sozialen bitartez, hirian ”Aztarna” bezalako sinboloak errespetatzen ez dituzten faxistak sobran” daudela adierazita.

Komunikabideei egin dizkien adierazpenetan, Aburtok nabarmendu du “jarrera hauek sobran” daudela, eta honako hau esan die faxistei: “Ezin izan zuten 36an, eta zutik dagoen herri bat dago hemen oraindik”.

Alkate tenienteak, Alfonso Gil sozialistak, hitzok esan ditu: “Intoleranteek eraso egindako oroitzapen sinboloa. Gora askatasuna”.

Urkullu: ‘Demokraziaren eta askatasunaren aurkako erasoa da”

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakaria atsekabetuta azaldu da monumentuari egindako pintadak “demokraziaren eta askatasunaren aurkako erasoa” direlako.

Twitterren idatzitako hainbat mezuren bitartez, Urkulluk adierazi du monumentu honek Gerra Zibilean tropa frankisten aurka egin zuten gudariak eta milizianoak gogorarazten dituela “Euskal Herrian herritarren eskubideak eta askatasuna babesteko” helburuarekin.

‘Aztarna’ zortzi metroko eskultura bat da, eta 8.000 kg inguru ditu; hatz-aztarna handi bat irudikatzen du. Juan Jose Novellak egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilboko albisteak Gaurko azken ordukoa Frankismoa albisteak Memoria historikoa albisteak Artxanda