Politika -

Gurtel auzia

Rajoy azalpenak ematearen alde agertzea ez dela 'errepresalia bat' dio EAJk

Aurrekontuak onartzeko "akordio zehatza" itxi zutela esan du jeltzaleen bozeramaileak Kongresuan. Hala, "erabakiak gai bakoitzaren gainean" hartu behar direla nabarmendu du.

Aitor Esteban, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia: EiTB
Aitor Esteban, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia: EiTB
Aitor Esteban, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Gurtel auziaren inguruko azalpenak eman beharko ditu Diputatuen Kongresuan, ezohiko saio batean. EAJ premiazko agerraldi-eskaera horren alde agertu zen, baina hartutako erabaki hori ez dela ?errepresalia bat? ziurtatu du ostiral honetan Aitor Esteban jeltzaleen bozeramailea Kongresuan. Ildo horretatik, jeltzaleek ez zutela ?diputatu askok? egindako eskaera ?blokeatuko? ziurtatu du Estebanek. Dena dela, Alderdi Popularrarentzat azalpenak emateko ?biderik erosoena? dela esan du.

Radio Euskadin goizean egindako elkarrizketa batean gogora ekarri duenez, Kongresuan udan egin ohi den ?etena? iritsi aurretik jeltzaleek ohartarazi zuten haiek ez zirela diputatu askok egindako eskaera bat blokeatuko zutenak. Arrazoi horregatik, Diputazio Iraunkorrean irizpide horri jarraiki bozkatu zutela azaldu du Estebanek.

EAJren bozeramaileak ziurtatu duenez, Rajoyren premiazko agerraldi horren alde bozkatzeko arrazoiek ez dute inolako zerikusirik aurrekontu orokorren negoziazioekin ezta beste edozein gairekin ere. ?Ez da errepresalia bat izan, ez dugu erabaki hori hartu gai bat ez dugulako negoziatu nahi izan? Gure ustez, ez da negoziatu daitekeen gauza bat. Erabaki bat hartu behar zen eta listo?, esan du.

Akordio iraunkorrik gabe

Rajoyk azalpenak emateko emandako babesaren ostean PPren Gobernuaren aldetik nolabaiteko jarrera aldaketarik espero duen galdetuta, ?haiekin ez dugula akordio iraunkorrik sinatu? arazorik gabe ulertu beharra dutela azpimarratu du Estebanek.

?Aurrekontuak onartzeko akordio zehatza itxi genuen, eta, hortik aurrera, gai bakoitzaren gainean hartu behar dira erabakiak?, gaineratu du jeltzaleen bozeramaileak.

Era berean, ?haiek alderdi gisa duten arazo bat dela badakitela? esan du Estebanek, eta ?Parlamentuan eta beste toki batzuetan azalpenak ematera behartuta? daudela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV Alderdi Popularra Rajoy Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak Alderdi politikoak berriak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Ustelkeriaren mapa politika Gaurko azken orduko albistea