Politika -

Atentatuak Katalunian

Traperok uste du Kataluniari buruzko informazio jarioa Madrilen eteten dela

Bestalde, Juan Ignacio Zoido Espainiako Gobernuko Barne ministroak aitortu du balitekeela “kontrolen bat faltatu izana”.

Artxiboko argazkia: EFE
Mossoen buruak dio Polizia Nazioanalak ez diela informazio osoa ematen

1:20

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buruak azaldu duenez, Polizia katalana ez da "ondo irteten" segurtasun erakunde europarrek emandako informazioa Polizia Nazionalak banatzeko orduan: "Kataluniari buruzko informazioa ez doa Madrildik harago, ez dago jariorik".

Catalunya Radion egindako elkarrizketan, Traperok tamalgarritzat jo du Esquadra Mossoek ia ezer ez jakitea Abdelbaki Es Satty Ripollgo imama eta Bartzelona zein Cambrilseko atentatuak egin zituen terrorista-taldeko buruari buruz. "Imamaren inguruan gauza gutxi genekien, ezer ez genekiela ez esatearren. Bagenekien bere izena", esan du poliziaburuak. Gainera, ziurtatu du, informazio hori izan balute, landuko zutela.

Horren ildotik, Traperok zehaztu du Europako beste herrialdeetako polizietatik bidalitako informazioa "Polizia Nazionalak kontrolatzen duen leihatila batetik sartzen da, eta berak banatzen du".

Traperok, azkenik, ziurtatu duenez, gaur gaurkoz, Barne Ministroak ez du Katalunian imami buruzko ikerketarik abiarazi, Esquadra Mossoek ez du horren berri. Elkarrizketan, Traperok ukatu du Guardia Zibilak Alcanarko etxean sartu ahal izatea, leherketaren ostean.

Esquadra Mossoen buruzagiak berretsi duenez, Ripollgo meskita ez da "leku gatazkatsua". Gainera, azaldu duenez, terroristek arreta ez bereganatzeko jarrera hartu zuten, gizarteratuta baleude bezala, erredadikalizatuta zeudela ezkutatzeko.

"Terroristek mundu guztia engainatuta izan dute, familia eta lagunak. Baita Polizia ere. Haien jarrera sekta bateko kideena bezalakoa da". Traperok, halaber, iragarri du Mossoek mehatxu terrorista antzemateko metodologia aldatuko dutela, erabat gizarteratuta dauden susmagarriak antzemateko.

Abbouyaaqoubek ez zuen laguntzarik izan

Bartzelonako Ramblako atentatuaren ustezko egilea, Younes Abbouyaaqoub, etxalde batean sartu zen ihesean egin zituen lau egunetan, eta oinez mugitu zen, gauez, Traperok elkarrizketan argitu duenez.

Traperoren hitzetan, Abouyaaqoub emakume bati autoa lapurtzen saiatu zen, eta etxe batean sartu zen, baina ez dute uste kanpoko inoren laguntzarik izan zuenik.

Zoido: 'Baliteke kontrolen bat faltatu izana"

Juan Ignacio Zoido Barne ministroak protokoloak egokitu eta jihadismoak Espainian duen jarduteko modu berriari moldatzeko apustua egin du. Era berean, lehergailuak egiteko (terrorista talde horrek egin omen zuen bezala) substantzien gaineko kontrola berrikustearen alde agertu da.

"Kontrolak badaude. Baliteke kontrolen bat faltan egon izana, eta ikusi beharko da nola saihesten den berriz gertatzea. Penagarria da egoera hori eragin zuten faktoreak elkartzea", esan du ministroak.

COPE irratian egindako elkarrizketa batean esan duenez, Europa Pressen arabera, "ez zegoen" Ripollgo imama erradikalizatu zen zantzurik. Hori dela eta, beharrezkotzat jo dute ikerketa eta jarduteko protokoloak egokitzea.

"Jarduteko modua aldatu da", baieztatu du ministroak elkarrizketan. Zoidok, gainera, esan du atentatua ezberdina izan dela, pertsona gaztez osatuta zegoelako. Azaldu duenez, taldeko kideek ez zuten erradikalizazioaren zantzurik erakutsi. Terroristek helburua aldatu egin zuten monumentu handi baten aurka egiteko hasierako planak zapuztu eta gero, Alcanarreko leherketarekin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona bideoak Espainiako Gobernua bideoak Atentatuak bideoak Jihadismoa albisteak Albisteak