Politika -

Igandean gertatu zen

EGIk salatu du afiliatu batek Bilboko txosna batean jasandako erasoa

EAJren gazte-erakundeak jakitera eman duenez, erasoa Kaskagorriren txosnan izan zen.

Erredakzioa | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euzko Gaztedi (EGI) EAJren gazte-erakundeak astelehenetan salatu duenez, bere afiliatuetako batek 'arrazoi politikoek' eragindako eraso bat jasan zuen igandean Kaskagorri konpartsaren txosnan, Bilboko 2017ko Aste Nagusiaren azken egunean.

Eferi erakunde horretako arduradun batek esan dionez, erasoa jasan zuenak lesio-parte aurkeztuko du, salaketarekin batera, eta erietxean zauri batengatik artatu zuten; hainbat puntu behar izan zituen bertan. Halaber, begi batean kolpea pairatu zuen. Lagun bati, gainera, ezpaina apurtu zioten.

EGIko militantea edari bat ari zen hartzen Kaskagorriren txosnan, lagun batekin batera; 'ezker abertzaleko' gazte bat hurbildu zitzaien (ezaguna zen haientzat, hirurak Galdakaokoak dira eta), eta EAJko militanteak izateagatik errieta egin zien.

Bertsio horren arabera, txosnatik alde egin ostean, erasotzailea bueltatu zen, 'dozena bat gazterekin', eta buruan kolpatu zituzten EGIko kidea eta laguna.

Sare sozial baten bidez zabaldutako agiri baten arabera, EGIk eskatu die ezker abertzaleko gazte-erakundeei erasoa salatzeko, 'euskal gazteriak jada egiten duen moduan'.

EGIk gogorarazi duenez, festak 'bizikidetza- eta gozamen-lekua' izan beharko lirateke; jarrera hauek, erakundearen iritziz, 'kezkagarriagoak dira gazteen artean gertatzen direnean'.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Berriak Politika PNV-EAJ Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak