Politika -

Ikasturte politikoaren hasiera

Urriaren 1eko erreferendumak dimentsio historikoa izango duela dio Otegik

"1978. urtean sortutako erregimenaren erorketa, porrota eta agorpena" dakarrela azpimarratu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.

Arnaldo Otegi. Argazkia: EiTB
Arnaldo Otegi. Argazkia: EiTB
1978. urtean sortutako erregimen politikoaren porrota datorrela dio Otegik

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 1ean Katalunian egingo duten independentziari buruzko galdeketaren harira ikasturte politiko hau "historikoa" izango dela ziurtatu du ostiral honetan Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Ildo horretatik, "1978. urtean sortutako erregimenaren erorketa, porrota eta agorpena" dela azpimarratu du. "Ez gaude estatutua eta amejoramendu legea aldatu edo erreformatzeko prozesuan, horiek gainditzeko fasean baizik", nabarmendu du.

EH Bilduk ikasturte politiko berriaren hasierako ekitaldia izan du ostiral arratsalde honetan Donostian. Arnaldo Otegik "dimentsio historikoa" izango duen ikasturte "berezia" iragarri du bertan. Ildo horretatik, urriaren 1ean Katalunian egingo den galdeketarekin batera "1978ko erregimenaren porrota eta agorpena" etorriko dela ziurtatu du.

"Eskuduntza guztiak izanik eta autogobernuaren maila gorenean, herrialde hau bere burua gobernatzeko behar bezain heldua eta arduratsua dela pentsatzen ez duen horrek ez du herritarrengan konfiantzarik, edo beldur die herrialde honetako bizilagunei", ziurtatu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.

Estatuarekiko harreman eredua aldatzeko deia egin du Otegik. Hala, "herrialde hau (Estatuaren) tutelarik gabe bizitzeko gai dela duela denbora asko erakutsi" duela esan du. "Autonomiari eta amejoramendu legeari dagokionez, 1978an sortutako ereduak adingabetzat edo ezgaitzat hartzen gaitu gure burua gobernatzeko orduan", salatu du.

Errespetua eta berdintasuna

Arrazoi horregatik, Nafarroak eta Euskadik Estatuarekiko harremana aldatu beharra dutela esan du. "Eredu hori errespetuan eta berdintasunean oinarritu behar da. Ezin dugu legeak hierarkikoki ezartzeaz gain, proiektu ekonomiko eta sozialak inposatzen dizkigun Estatu baten parte izaten jarraitu", esan du Otegik.

Ildo horretatik, herrialde honetan beste gizarte eredu bat sortzeko gai diren energia sozial, sindikal eta kultural nahikoak badaudela argi duela esan du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Euskadiri buruz "batzuk zabaldu nahi dituzten ikuspuntu idilikoen aurrean", Naval, Fagor edota Xey enpresetako langileek bizi duten egoera salatu du, eta desindustrializazio prozesu bat ematen ari dela kritikatu du.

Arrazoi horregatik, EH Bilduk herrialdearekin duen "konpromisoa" berretsi du, eta Bizkaiko Foru Aldundia alderdi horren esku egongo balitz edo noizbait EH Bilduko lehendakari bat egongo balitz, EAEn edo Nafarran, Bizkaiko nagusi-etxeetako langileek ez lukete soilik 800 euroko soldata izango. "Lan baldintza horietan jarduten duten langileak dauden bitartean norberak ezin du esan herrialde dezente batean bizi dela", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika albisteak Donostia argazkiak Albisteak Gipuzkoa EAE Alderdi politikoak EH Bildu Gaurko azken ordukoa