Politika -

Diputatuen Kongresua

Estatuaren ereduaz eztabaidatzeko prest omen dago Rajoy

Autonomien Estatua aztertzeko batzorde bat sortzea proposatuko du PSOEk, eta Espainiako Gobernuak esan du Rajoyk ekimena babestuko duela.

Pedro Sanchez eta Mariano Rajoy Moncloa Jauregian. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Mariano Rajoy Moncloa Jauregian. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Mariano Rajoy Moncloa Jauregian. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Alderdi Sozialistak (PSOE) Diputatuen Kongresuan batzorde bat eratzea proposatuko du "Autonomien Estatua aztertzeko eta modernizatzeko" eztabaidari ekiteko, eta Mariano Rajoy ekimen hori onartzeko prest omen dago.

Pedro Sanchezek eta Rajoyk telefonoz hitz egin dute arratsalde honetan, eta Espainiako Gobernuko presidenteak hitz egiteko prest dagoela esan dio sozialisten buruari, albiste-agentziek Espainiako Gobernuko eta PSOEko iturriak aipatuta zabaldu dutenez.

Kataluniako prozesu soberanistaren aurrean, "PP eta PSOEren arteko kohesioa ezinbestekoa da", Rajoyren eta Sanchezen ustez.

Alderdi Sozialistak datorren ostegunean erregistratuko du Kongresuan "Autonomien Estatua aztertzeko eta modernizatzeko batzordea" eratzeko proposamena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Rajoy Kataluniako erreferenduma Pedro Sánchez Eguneko albisteak