Politika -

Kataluniako erreferenduma

Konstituzionalak bertan behera utzi du Kataluniako erreferenduma

Gainera, deialdia galarazi behar dutela oharaztarazi die 1.000 kargudun politikori baino gehiagori.

Auzitegi Konstituzionala. EFE
Auzitegi Konstituzionala. EFE
Auzitegi Konstituzionala. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Gobernuak urriaren 1erako Katalunian deituta dagoen independentziarako erreferendumaren aurka jarritako lau helegiteak aztertzea, eta, horren ondorioz, galdeketa bertan behera geratu da, behin-behinean.

Gainera, euren beharra erreferenduma galaraztea dela ohartarazi die Konstituzionalak 1.000 kargudun politikori baino gehiagori, Generalitateko 60 bat goi-karguduni eta Kataluniako 947 alkateei, hain zuzen.

Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen burua eta Pere Soler i Campins zuzendari nagusia ere daude ohartarazitakoen artean.

Epaileak premiaz batzartu dira, Exekutiboaren helegiteak aztertzeko.

Hain zuzen ere, hauek dira Konstituzionalak bertan behera utzitako lau ebazpenak: erreferendum legea, hura deitzeko dekretua, Kataluniako Parlamentuak Hauteskunde Batzordeko bost kide hautatzeko emandako ebazpena eta deialdi dekretua osatu duten beste arauak.

Espainiako Gobernuaren helegiteak aztertzea onartuta, ebazpenok automatikoki geratu dira bertan behera behin-behinean, hots, Konstituzionalak helegiteen mamia ebatzi arte.

Alkateei emandako ohartarazpena

Espainiako Gobernuak eskatu bezala, ebazpen hau Generalitateko goi-kargudunei eta alkate guztiei ?premia handiz? ematea agindu du Konstituzionalak, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren bitartez.

Orain arte, 560 udalek agertu diote babesa erreferendumari, eta hori antolatzeko lanean parte hartuko dutela iragarri dute.

Puigdemont presidenteak eta Oriol Junqueras presidenteordeak gutun bat igorri die alkateei, erreferendumerako hauteslekuak utzi behar dituztela ohartarazteko, eta 48 orduko epea eman die baieztapena emateko.

Aipatutako udalez gain, 16.000 pertsonak ere izena eman dute erreferendumean ?kolaboratzaile? izateko, Puigdemontek zehaztu duenez.

Puigdemont : ?Inongo auzitegirik ez du Katalunian demokrazia bertan behera utziko?

Bestalde, Konstituzionalak erreferendum legea baliogabetu ondoren, inongo auzitegirik ez duela Katalunian demokrazia bertan behera utziko esan du Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak.

?Inongo ministroen kontseilurik edo auzitegirik ez du demokrazia bertan behera utziko Katalunian?, esan du Puigdemontek 8TV telebistako elkarrizketa batean.

?Auzitegi Konstituzionala Espainiako Gobernuarekin elkarlanean ari da, botere banaketa gutxietsiz?, salatu du Generalitateko presidenteak.

Deialdi dekretu sinboliko bat sinatzeko dei egin du ANCk

Konstituzionalaren erabakia plazaratu ostean, urriaren 1eko erreferendumaren deialdia sinatzeko dei egin die ANCk herritarrei 'joconvoco.cat' webgunean.

Helburua deialdi dekretu birtuala 100.000 herritarrek baino gehiagok sinatzea da, ?erreferendumak duen babes zabala erakusteko?, horren esanetan.

Era berean, ANCk salatu egin du Estatuak katalanen gehiengoak babesten duen erreferendumaren aurka agertu duen ?jarrera errepresiboa?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Espainiako Auzitegi Konstituzionala