Politika -

Erreferenduma Katalunian

Espainiako Estatuak 'indarkeria mahai gainean jarriko duela' uste du Otegik

EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren aburuz, Estatuak indarra erabiliko du azkenean Kataluniako prozesuan.

Arnaldo Otegik Bartzelonan egin du agerraldia. EiTB
Arnaldo Otegik Bartzelonan egin du agerraldia. EiTB
Arnaldo Otegik Bartzelonan egin du agerraldia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren aburuz, Estatuak indarra erabiliko du azkenean Kataluniako prozesuaren eta urriaren 1eko erreferendumaren aurka: "Indarkeria mahai gainean jartzen ikusiko dugu".

Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea ez dutela baztertzen esan ostean egin ditu Otegik adierazpenok. Horren arabera, urriaren 1eko deialdiarekin zerikusia duten indarkeria jarduerak baleude, autonomia bertan behera utziko litzakete.

Ondoren gaineratu duenez, "Estatua etekina ateratzen ari zitzaion Euskal Herriko indarkeriari, hauteskunde, gizarte, ekonomia eta politika arloetan". Horrenbestez, "ez litzateke harrituko Kataluniako prozesu independentista indarkeria giroan" garatuko balitz.

Kataluniaren "inbidia osasuntsua"

"Nazioarteak beti proposatu dituen irizpideekin garatzen ari da", esan du, prozesua goraipatuz. Aldi berean, gogoratu du irizpide horietako bat bide baketsuak eta demokratikoak aukeratzea dela.

Beraz, burujabetzaren aldeko euskal hiritarrek Kataluniako egoera politikoaren "inbidia osasuntsua" dutela berretsi du, etorkizunean Katalunian egiten ari diren bidea jarraitu beharko dutela defendatzeaz gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak Katalunia Politika albisteak Kataluniaren independentzia Gaurko azken ordukoa