Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdien bilera, krisia bideratzeko

Politika

Nafarroa

AHTren inguruko desadostasunak jarraitzen du lauko Gobernuaren baitan

Agentziak | Erredakzioa

2017/09/11

Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiek bilera egin dute. Abiadura handiko trena proiektuaren inguruan adostasuna bilatu nahi zuten, baina batzarra akordiorik gabe bukatu da.

  • Uxue Barkos Nafarroako presidentea bileratik ateratzen. Argazkia: EFE

    Uxue Barkos Nafarroako presidentea bileratik ateratzen. Argazkia: EFE

    Uxue Barkos Nafarroako presidentea bileratik ateratzen. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiek bilera egin dute arratsalde honetan. Abiadura handiko trena (AHT) proiektuaren inguruan adostasuna bilatu nahi zuten, baina batzarra akordiorik gabe bukatu da, parte-hartzaileek bilera amaieran adierazi dutenez.

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea eta Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordea Adolfo Araiz eta Asun Fernandez de Garaialderekin (EH Bildu); Koldo Martinez, Unai Hualde, Jokin Castiella eta Isabel Aranbururekin (Geroa Bai); Eduardo Santos, Mikel Buil, Laura Perez eta Ruben Velascorekin (Podemos), eta Jose Miguel Nuinekin (Ezkerra) bildu dira Nafarroa Jauregian.

Exekutiboa osatzen duten lau alderdietatik, Geroa Baik bakarrik babesten du abiadura handiko trenaren egitasmoa, beste hirurak (EH Bildu, Podemos eta Ezkerra) aurka daude. Abiadura handiko trena finantzatzeko eta eraikitzeko, Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen bat sinatzea errefusatzen dute hirurek.

Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramailearen hitzetan, “trenbideen eskumena duen Estatuko Gobernuaren proposamen bati” hitzarmenerako proposamen batekin erantzutea “ezinbestekoa” da, “logikoa, beharrezkoa eta funtsezkoa delako, eta seriotasun politikoaren adibide”.

Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramailearen ahotan, “bakoitzak bereari eutsi dio” eta “ez dago berririk”.

Eduardo Santos Podemoseko ordezkariak adierazi duenez, “iritziak partekatzeko bilera izan da; bakoitzak bere planteamendua azaldu du”.

Jose Miguel Nuin Ezkerrako ordezkariak gogorarazi duenez, abiadura handiko trenaren hitzarmenaren aurkako jarrera ez da aldatu hasieratik.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena