Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Hautetsontziak kentzeko agindu die Fiskaltzak Esquadra Mossoei

Politika

Urriaren 1eko erreferenduma

Hautetsontziak kentzeko agindu die Fiskaltzak Esquadra Mossoei

Agentziak | Erredakzioa

2017/09/12

Kataluniako Fiskaltza Nagusiaren egoitzan bilera egin du Josep Lluis Trapero Mossoen buruak Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren arduradunekin.

1:35
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Urriaren 1eko erreferendumaren harira, jarraibide zehatzak eman dizkie gaur Kataluniako Fiskaltza Nagusiak Esquadra Mossoei, Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari. Autodeterminazio erreferenduma egiteko material guztia, hautetsontziak barne, konfiskatzeko agindu die, "delitu bat egin ez dadin".

Fiskaltzak eskatuta, bilera egin dute goizean Ministerio Publikoko arduradunek Josep Lluis Trapero Mossoen buruarekin eta Angel Gozalo eta Sebastian Trapote Guardia Zibileko eta Espainiako Polizia Nazionaleko arduradunekin.

Bilera egin ondoren, agiria kaleratu du Fiskaltzak polizia-talde guztiei eskari bat egiteko: "Legez kanpoko erreferenduma antolatzeko eta egiteko agintariek, funtzionarioek eta norbanakoek ematen dituzten pauso ororen kontra egiteko".

Kataluniako Fiskaltzak ohar bidez jakinarazi duenez, "legez kanpoko erreferenduma" prestatzeko eta egiteko erabilitako material guztia konfiskatzeko "beharrezko neurriak hartzeko" eskatu die polizia-talde guztietako buruei.

Zehatz-mehatz esanda, "hautetsontziak, bozkatzeko gutun azalak, hauteskunde mahaietako kideentzako eskuliburuak, hauteskunde inprimakiak, hauteskundeetako propaganda, bitarteko informatikoak edota legez kanpoko erreferenduma zabaltzeko, promozionatzeko eta gauzatzeko material guztia" konfiskatzeko agindu die.

Halaber, "agintariak, funtzionario publikoak edota horiekin elkar hartuta partikularrak erreferenduma egiteko lanean ari direla sumatuz gero", horri buruzko premiazko txosten edo atestatuak egiteko eta Fiskaltzara bidaltzeko betebeharra dutela adierazi diete.

Ministerio publikoak polizia-taldeetako buruei ohartarazi dienez, erreferenduma antolatzeko eta egiteko emandako pauso ororengatik desobedientzia eta prebarikazio delituak eta fondo publikoak bidegabe erabiltzea leporatu dakieke egileei.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena