Politika -

Kataluniako Erreferenduma

Erreferendumaz ez informatzeko agindu dio Auzitegi Konstituzionalak TV3i

Auzitegi Konstituzionalak jakinarazpen bat igorri dio TV3ko zuzendariari, erreferenduma egitea ahalbidetu dezaketen akordio eta jarduerei buruzko informaziorik eman ez dezala aginduz.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako erreferendumari buruzko informaziorik ez emateko agindu dio TV3 Kataluniako telebista publikoari.

Konstituzionalak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren bidali dio agindua Vicent Sanchis TV3ko zuzendariari. Ohartarazpen horretan, urriaren 1eko erreferenduma debekatuta dagoela gogorazten du.

Horrela bada, "erreferenduma egitea ahalbidetu dezaketen akordio eta jarduerei buruz ez informatzeko" agintzen dio Konstituzionalik TV3ko zuzendariari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniaren independentzia Albisteak Espainiako Auzitegi Konstituzionala