Politika -

Autogobernua

Erkorekak ostiralean helaraziko dio Santamariari eskumenen txostena

Aurretik, ostegunean, Iñigo Urkulluk emango du ezagutzera Eusko Legebiltzarrean eskuratzeke dauden eskumenen inguruko txostena.

Josu Erkoreka gaurko prentsaurrekoan. EFE.
Eskuratzeke dauden transferentzien txostena prest du Jaurlaritzak

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu eskuratzeke dauden eskumenen zerrenda. Iñigo Urkullu lehendakariak ostegunean emango du ezagutzera, Eusko Legebiltzarrean, Espainiako Gobernuari eskatzen zaizkion eskumenen zerrenda. Ostiralean, Josu Erkoreka Autogobernurako sailburuak Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeari helaraziko dio zerrenda hori, Gernikako Estatutua "betetzeko" helburuarekin.

Zerrendan, besteak beste, kartzelen eta gizarte segurantza eskumenen inguruko transferentzia jasotzen da.

Josu Erkorekak ez du zehaztu zenbat eta zeintzuk izango diren zerrenda horretan eskatzen diren eskumenak. Aurreko txostenetan 34 izan ziren eskatutakoak, baina Erkorekak azaldu duenez, oraingoan ez da kopuru hori izango.

Xehetasunak ostegunean aurkeztuko ditu lehendakariak Eusko Legebiltzarrean egingo den Politika Orokorreko Eztabaidan, helburua legealdi honetan "estatus politiko berria" lantzea baita.

Legebiltzarrean aurkeztu ostean, Josu Erkorekak prentsaurrekoan azalduko ditu txostenaren nondik norakoak, eta egun horretan bertan, Soraya Saenz de Santamariari helaraziko dio zerrenda.

Erkorekak azaldu duenez, Gobernuko Sail guztiek adostu dute txostena, jeltzaleek zein sozialistek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Urkullu albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra albisteak Espainiako Gobernua albisteak PSE-EE Gaurko azken orduko albistea