Politika -

Kataluniako erreferenduma

Generalitateko gastuen kontrola 'mugagabea' izango dela esan du Montorok

“Arrisku bati aurre egiteko” neurri proportzionalak direla defendatu du Ogasun ministroak, eta “arrisku hori” dagoen bitartean luzatuko dira.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Generalitateko aurrekontuaren gaineko kontrola ?mugagabea? izango dela esan du gaur Cristobal Montoro Ogasun ministroak. Egonkortasuna bermatzeko eta indarrean dagoen legedia betetzeko, ?beharrezkoa den bitartean? mantenduko dela erantsi du.

Kongresuko Hazienda Batzordearen aurrean agerraldia egin du ministroak. Kataluniako kontuetan esku hartzea erabaki zuen Gobernuak iragan ostiralean. Hartutako neurriak azaldu ditu Montorok.

Ezegonkortasuna dagoenean Ministerioak ?ezegonkortasunarekin bukatzeko? neurriak hartzen dituela adierazi du Montorok. ?Arrisku bati aurre egiteko? neurri proportzionalak direla defendatu du Ogasun ministroak, eta ?arrisku hori? dagoen bitartean luzatuko dira.

Kataluniak eta erkidegoek ezin dute erakunde bakartu bezala ekin, beste erakunde batzuk inguruan edo gainetik daudelako, ministroak azpimarratu duenez. Espainia bezalaxe, ezin du Europar Batasuneko finantza politikatik kanpo jardun, gaineratu duenez.

Generalitateak eta CiUk bere garaian Aurrekontuen Egonkortasun Legeari eta Erkidegoen Likideziarako Funtsari babesa eman ziotela gogorarazi du Montorok. Ministroaren hitzetan, ?Espainiako Estatuak Kataluniari eta Espainia osoari emandako likidezia ongi etorri zaie?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua bideoak Albisteak