Politika -

Auzitegi Nazionala

'Fe de etarras' filmaren kanpainan delitua dagoen ikertuko du Fiskaltzak

Guardia Zibilaren Batasunak Netflixen aurkako salaketa aurkeztu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren aurrean, pelikularen iragarkiak terrorismoaren biktimak umiliatzen dituela egotzita.

'Fe de etarras' filmaren kartela Donostiako Gros auzoan. Argazkia: EFE
'Fe de etarras' filmaren kartela Donostiako Gros auzoan. Argazkia: EFE
'Fe de etarras' filmaren kartela Donostiako Gros auzoan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Fe de etarras' pelikularen kanpainak terrorismoaren biktimak umiliatzen ote dituen argitzeko ikerketa abiatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.

Netflixen iragarkiak ikertzeko eginbideak martxan jarri dituztela jakitera eman dute Fiskaltzako iturriek. Deliturik egotekotan prozedura zabalduko dela erantsi dute.

Guardia Zibilaren Batasunak Netflixen aurkako salaketa aurkeztu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren aurrean, pelikularen iragarkiak terrorismoaren biktimak umiliatzen dituela egotzita.

Donostiako erdialdean dagoen eraikin batean "Yo soy español, español, español" esaldiarekin kartel bat zintzilik dago. “Español” hitza marraturik eta 'Fe de etarras' pelikularen izenburua azpian dago. Komediak ETAko talde baten gorabeherak kontatzen ditu. Borja Cobeaga ‘Ocho apellidos vascos’ film ezagunaren gidoilariak zuzendu du pelikula.

“Kartela berehala kentzeko” agindua ematea eskatu dio guardia zibilen elkarteak Auzitegi Nazionalari. Netflixen estreinatu baino lehen, filma Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izango da. Zinemaldia ostiralean hasiko da.

Netflixek ez du adierazpenik egin

Polemikaren inguruko baloraziorik egitea baztertu du Netflixek. “Bere marketin kanpainen inguruko agiririk argitaratu edo iritzirik ez du ematen Netflixek, polemikoak zein harrera hona izan”, azaldu du plataformako bozeramaile batek.

Bestalde, Diego San Jose ‘Fe de etarras’ filmeko gidoilari-ordeak txio batekin erantzun du gaur: “Guardia Zibilaren salaketa k atzera eraginik ez izatea espero dut, horrelako asko egin ditudalako”, idatzi du San Josek. ETAri buruzko bideo umoristiko bat lotu dio txioari, ETBk duela urte batzuk zabaldutakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Zinemaldia 2024 Donostia albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea