Politika -

Kataluniako erreferenduma

Generalitatea mahaietako kideei jakinarazpenak bidaltzen ari da

“Jakinarazpen batzuk heltzen ari dira”, ziurtatu du Marta Rovira (ERC) JxSiko bozeramaileak. Jakinarazpen horiek nola bidaltzen ari diren ez du zehaztu, ordea.

Marta Rovira (ERC) JxSiko bozeramailea. Argazkia: EFE
Marta Rovira (ERC) JxSiko bozeramailea. Argazkia: EFE
Marta Rovira (ERC) JxSiko bozeramailea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandeko erreferendumean hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten kideei jakinarazpenak bidaltzen ari direla esan du Marta Rovira (ERC) JxSiko bozeramaileak. Iragan astean Guardia Zibilak 45.000 gutun baino gehiago konfiskatu zituen.

Flaixbac irratian egindako elkarrizketan, “jakinarazpen batzuk heltzen ari dira, baina oraindik ez dira guztiak iritsi”, ziurtatu du Rovirak. Ondorioz, hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten 55.000 kideei ez zaie heldu jakinarazpena.

Kataluniako Hauteskunde Batzordeak hauteskunde-mahaiak osatzeko epea luzatzea adostu zuen duela astebete, Auzitegi Konstituzionalak Correosi erreferendumarekin zerikusia duen edozein mezu geldiarazteko eskatu ostean, erroldak eta jakinarazpenak barne.

Hauteskunde Batzordeak zehaztu duenez, hauteskunde-mahaietako kideei jakinarazpenak bidaltzeko epea “erreferendum eguna baino lau egun lehenago” bukatzen da, hau da, irailaren 26an; izan ere, larunbatak ez dira baliodunak.

Epe barruan

Rovirak jakinarazpenak nola bidaltzen ari diren eta noiz hasi ziren lan horrekin ez du zehaztu, baina Hauteskunde Batzordeko akordioaren arabera, epe barruan egiten ari dira.

Erreferendum lege eta hauteskunde egutegiaren arabera, jakinarazpenak irailaren 8a eta 15a artean bidali behar zituzten, baina Correosen betoak epea betetzea eragotzi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniaren independentzia Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa Kataluniako prozesua zuzenean