Politika -

2018rako kontuak

Aurrekontu Orokorren onarpena atzeratu du Espainiako Gobernuak

2018an Espainiak aurrekontuak izango dituela azpimarratu du Montorok, eta akordioa adostu ezean 2017rako kontuak luzatuko litezkeela azaldu du.

Montoro. Artxiboko argazkia: EFE
Montoro. ARtxiboko argazkia: EFE
Montoro. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 2018rako Aurrekontu Orokorren onarpena atzeratu egingo duela baieztatu du astearte honetan Cristobal Montoro Espainiako Ogasun Ministroak. Gauzak horrela, ostiral honetan egingo duten Ministroen Kontseiluan ere ez dituzte aurrekontuak aurrera eramango, hurrengo urtera begira kontuak onartzeko Gobernuak duen “babesaren ziurtasun faltagatik”. Dena dela, aurrekontuak egongo direla ziurtatu du, eta urte hasieran behin betiko onartuta egotea aurreikusi du.

Gauzak horrela, aurrekontuak aurrera eramateko PPk behar duen babesa hurrengo asteetan negoziatzen jarraituko duela jakinarazi du Montorok. 2018rako Aurrekontu Orokorrek gutxienez zazpi alderdiren babesa izatea espero du: PP, Ciudadanos, EAJ, UPN, Foro Asturias, Coalicion Canarias eta Nueva Asturias.

EAJren babesari dagokionez, gainontzeko alderdiei ere negoziazioetan parte hartzeko deia luzatu die (PSOE eta Unidos Podemos barne), “funtzionarioentzako soldaten igoeraz gain Lan Eskaintza Publikoak (LEP) aurreikusten dituelako”. Era berean, hurrengo urterako kontuak onartuz gero autonomia erkidegoetako administrazioek finantzatzeko modu berria izan dezaketela esan du Montorok.

Dena dela, 2018ko urtarrilaren 1ean Espainiak aurrekontuak izango dituela azpimarratu du Ogasun ministroak, eta akordioa adostu ezean 2017rako kontuak luzatuko litezkeela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PP Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak Alderdi politikoak bideoak Gaurko azken orduko albistea