Politika -

Kataluniako erreferenduma

Rajoy Moncloan egongo da U-1ean, Sanchezekin eta Riverarekin harremanetan

Soraya Saenz de Santamaria eta Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko presidentearekin batera izango dira han, Katalunian gertatzen dena zuzenean jarraitzen.

Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EiTB
Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EiTB
Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Moncloa Jauregitik jarraituko du igandean Katalunian egingo den erreferenduma. Independentziari buruzko galdeketaren egunean, Espainiako erregearekin, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiarekin eta Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiarekin harremanetan egongo da Rajoy, eta "beharrezkoak diren elkarrizketa guztiak" izango dituztela esan du Espainiako Gobernuak.

Goizeko lehen ordutik, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea eta Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza ministroa eta Espainiako Gobernuko bozeramailea Rajoyrekin batera egongo dira Moncloa Jauregian.

Larunbat honetan, Pedro Sanchezek bere alderdiaren ekitaldi politiko batean parte hartu du, Bilbon. Urriaren 2a "hausnarketa egiteko eguna" izan behar dela nabarmendu du PSOEko idazkari nagusiak, "immobilismoan sei urte eman ostean" Kataluniak bizi duen egoerari irtenbidea bilatzeko asmoz.

Bestalde, "independentistek eman nahi duten kolpea" ez legitimatzeko eskatu zuen atzo Albert Riverak.

Espainiako Gobernuak begi onez ikusi du goizean Guardia Zibilak CTTI Kataluniako Telekomunikazio Zentroan abiatutako polizia operazioa. Urriaren 1eko erreferenduma saihesteko helburuarekin, 29 aplikazio informatiko desaktibatu dituzte bertan, eta, Espainiako Gobernuaren aburuz, "legez kanpo deitutako erreferendumaren antolakuntzaren kontrako kolpea" izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Albisteak Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra Rajoy albisteak Kataluniaren independentzia Espainiako Felipe VI.a Espainiako Gobernua albisteak Espainia argazkiak Alderdi politikoak bideoak Pedro Sánchez bideoak Ciudadanos alderdia Gaurko azken ordukoa Albert Rivera albisteak Kataluniako prozesua zuzenean